Prestakuntza – Manufakturetako ETE industrialen kudeaketa-sistemen digitalizazioa

Ikaskuntzaren helburuak
Industria-digitalizazioaren esparrua ezagutzea, bai eta ETE industrialentzat duten potentziala azaltzea eta enpresa digitalizatzeko proiektu bati nola ekin ahal zaion erakustea ere.
Industria-enpresa txiki eta ertainetan sortutako eta lotutako datuak eta kudeaketa-prozesuak digitalizatzeko aukerak eta abantailak erakustea. Era berean, enpresako prozesuei buruzko software-soluzioen mapa argitzen saiatuko gara, eta lehenespen- eta ezarpen-proiektuak planteatzen.
* Ondoren fabrikazio-laborategira bisita egiteko aukera.

Ikaskuntzaren edukiak
DIGITALIZAZIOAREN kudeaketa-prozesuak eta abantailak hainbat arlotan:
Komertziala.
Administratiboa eta ekonomiko-finantzarioa.
Diseinua eta PLM (Product Life Management).
Erosketak eta hornikuntzak.
Ekoizpena.
Kalitatea.
Mantentze-lanak.
Logistika.
Zerbitzuak.
Zer da ERP? Eskaintzen dituen abantailak. Dauden software batzuk.
Ekoizpena: ERP eta MES erlazioa eta gainerako eskuratze-mailak.
Autohausnarketa-ariketa.
Gertuko kasu praktikoak.
ERAKUNDE LAGUNTZAILEA: FAGOR AUTOMATION.

Norentzat
10 langile baino gehiagoko manufaktura-industriako ETEentzat bakarrik, honako hauek ezagutzeko beharra edo interesa dutenentzat:
digitalizazioak bere ekoizpen-prozesuan eta/edo kudeaketa-sistemetan duen potentziala.
nola heldu proiektu bati arlo horretan.
Gerenteak, ekoizpen- eta fabrikazio-zuzendaritzak, ekoizpen-prozesuan digitalizazioko barne-proiektuez arduratzen diren profesionalak.


* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK

Xehetasunak

Data

2024-10-24

Ordua

09:30 - 13:30

Kokapena

Campus Vitoria-Gasteiz/Parque Tecnológico de Euskadi

Antolatzailea

Innobasque

Partekatu

Beste ekitaldiak