Tailer praktikoa: Enpresentzako Disasster Recovery

Enpresa txiki eta ertainei egindako erasoak %50 igo dira azken urtean. Gure enpresa babesteko hartzen ditugun segurtasun-neurriak edozein direla ere, ohartu behar dugu ez dagoela zero arriskurik.

Hori dela eta, Euskadiko Parke Teknologikoak, Bullhost-ekin lankidetzan, bere Disaster Recovery modeloko tailer praktiko bat prestatu du enpresentzat. Tailer horretan, gorabeheraren bat gertatuz gero berehala nola berreskuratu erakutsiko dizugu, zure negozioak normaltasunez funtziona dezan. Gainera, Guillermo Unamuno ere izango dugu, Smart & Cyber Saileko arduraduna (SPRI), eta enpresentzako esparru horretako laguntza-tresnei buruz hitz egingo digu.

Zertan datza tailerra?

Berreskuratze-plan bat nola prestatu aztertuko dugu, zerbitzu-hornitzailetan bidez. Halaber, sakonduko dugu zer mekanismo behar diren beren IT azpiegitura duten enpresetan negozioaren jarraitutasun-prozesuak ezartzeko.

Horretarako, simulazioak egingo ditugu IT motako azpiegitura batean hondamendien aurrean egin beharreko leheneratze-kasuistikekin, backup estandarreko irtenbideekin, zerbitzu-hornitzaile baten azpiegituretan negozio-jarraitutasuna azkar baliozkotzeko.

Egitaraua: 

09:15-09:30. Partehartzaileen harrera

09:30-09:45. Guillermo Unamuno – Smart & Cyber Departamentu Arduraduna (SPRI). Aukera zibersegurtasunean: Euskadiko enpresei laguntzeko tresnak, zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak hobetzera eta erregulazioko berritasun berrietara egokitzera zuzenduak. 

09:45-10:00. María Penilla – Zuzendari Nagusia (ZIUR). Nola egiten diete aurre gure enpresa industrialek Disaster Recovery prozesuei?

10:00-12:00. Jon Urionaguena & Leonardo Martín (Bullhost)

Tailerra: Eta, hala eta guztiz ere, zibererasoa jasaten badut?

Jardunaldiaren helburuak:

  • Enpresen negozioaren jarraitutasun-prozesuaren ikuspegi orokorra aurkeztea.
  • Tokiko enpresei eragin diezaieketen hondamendien kasuak identifikatzea.
  • Hondamendiak berreskuratzeko bi egoera praktiko planteatzea. Horretarako, on-premise arkitektura eta eguneroko funtzionamendua aurkeztuko dira, eta hornitzailearen aurkako failover-a egingo da, hondamendia simulatuz eta Plana gauzatuz.

12:00-13:00. Koktel + Networking

Deialdiaren datuak:

  • 📆 Noiz? Apirilak 2, asteazkena, 9:30etatik 13:00etara.
  • 🌐 Non? Euskadiko Parke Teknologikoko eraikin nagusia, Donostia Campusa (Mikeletegi pasealekua, 53, Donostia)

🖋️ Izen-emateak: Lotura honen bitartez

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Xehetasunak

Data

2025-04-02

Ordua

09:30 - 13:00

Kokapena

Campus Donostia-Parque Tecnológico de Euskadi
Kategoriak

Partekatu

Beste ekitaldiak