WEBINAR: Merkatuaren aurretiazko kontsulta: GREEN PARK proiektua – Trantsizio energetikorako erronkak

GREEN PARK” proiektuaren bidez, trantsizio energetikorako irtenbide berritzaileak bilatzeko Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren ERRONKAri buruzko webinar informatiboan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Proiektu honen helburua lurraldearen eta baliabideen erabilera arrazional eta iraunkorra sustatzeko neurriak ezartzea, eta, aldi berean, Euskadiko Parke Teknologokoko espazio eta zerbitzu guztietarako mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala sustatzea da.

Zer helburu du?

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuagoa sustatu nahi da, planetaren osasunean inpaktu positiboa sortuko duena, baliabideen kudeaketa babestuz eta hobetuz; Euskadiko Parke Teknologikorako (EPT) lehentasunezko kontua da hori.

Aurreikusitako helburuak lortzeko, bi erronkatan banatuko da Merkatuari egingo zaion Aurretiazko Kontsulta(MAK):

  1. ERRONKA: Green Park: Energia-trantsizioa eta Neutraltasun Klimatikoa

Helburuak:

  • urterako autosufizientzia energetikoa lortzea.
  • urterako energia-kontsumoa % 35 murritz dadin eta 2050. urterako % 60 murritz dadin lortzea (2015ekoarekiko).
  • urterako, energia-kontsumoaren % 32 energia berriztagarrien bitartez sor dadin lortzea.
  • Neutraltasun klimatikoa lortzea, aurrera pausuak eginez, 2030. urterako Euskadiko Parke Teknologikoak batere karbonorik sor ez dezan.
  • Urterako, eraikinen % 40k baino gehiagok B energia-kalifikazioa izan dezan lortzea.
  • Pixkanaka, erregai alternatiboak kontsumitzen dituzten ibilgailuak erosten eta erabiltzen joatea.
  1. ERRONKA: Parke Erresilientea eta Bioanitza

Helburuak:

  • Etorkizuneko garapenetarako, hirigintza-garapeneko plangintza-eredu jasangarriago baterantz jotzea.
  • Urbanizazio jasangarriko irizpideak ezartzea, erosketa publiko berdeko irizpideak erabilita.
  • Klima-aldaketaren ondoriozko bero-uharte efektuaren aurrean erresilienteagoak izateko aurrera pausuak egitea.
  • Parke-eredu jasangarriago, erresilienteago eta bioanitzago baterantz jotzea, Paisaiaren inguruko Ekintza Plan baten bitartez.

Hirutan banatzen dira proiektu honen helburu nagusiak:

  • JASANGARRITASUNA: Euskadiko Parke Teknologikoaren eta Parkea kokatuta dagoen lurraldearen ingurumena hobetu dadin laguntzea, espazioa, energia eta baliabideak modu zentzuzkoago eta eraginkorrago batean erabil daitezen sustatuz eta, horrela, herritarren eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatuz.
  • MUGIKORTASUNA: Ohiko joan-etorriak optimizatuko dituzten mugikortasun jasangarriko politikak eta estrategiak diseinatzea, ingurumenean ahalik eta inpakturik txikiena sortuko duen mugikortasun eraginkor eta segurua bultzatuz, intermodalitatea eta garraio publiko eta kolektiboaren erabilera sustatuta.
  • IRISGARRITASUN UNIBERTSALA: Pertsona guztiek parkeko erabilera publikoko ingurune fisikoetara, produktuetara eta zerbitzuetara askatasunez eta ahalik eta autonomia handienarekin iristeko duten eskubidea bete dadin lortzea.

Horregatik guztiagatik, Webinar honen bidez, Merkatuaren aurretiko kontsultaren helburu nagusiei eta kontratazio-organoaren beharrei erantzuna emanez gero lortu ahal izango liratekeen onurei buruzko informazio guztia eskuratuko duzu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hurrengo esteka: Retos para la transición energética – Proyecto GREEN PARK – SPRI

Xehetasunak

Data

26 urtarrila 2024

Ordua

10:00 - 11:30

Kokapena

Online

Antolatzailea

SPRI

Partekatu

Beste ekitaldiak