Zure negoziorako enpresa liderrekin lankidetzan aritzeko aukerak

Euskadiko Parke Teknologikoko eta Kartujako Parke Zientifiko eta Teknologikoko enpresa liderrekin egindako topaketaren bosgarren edizioa, lankidetza eta negozio aukerak sortzeko.

Edizio honetan bi enpresa «liderrek» hartuko dute parte, ORMAZABAL eta ALTER TECHNOLOGY.

Lehenengo topaketa maiatzaren 28an izango da. Bertan, ORMAZABAL hurbilagotik ezagutzeko aukera izango duzu eta aldebiko bilerak hitzartu ahal izango dituzu sinergiak aztertzeko.

Ekimen hau bi parkeen arteko lankidetzaren emaitza da, eta parke horietan kokatutako erakundeen negozioak bultzatuko dituzten loturak eta sinergiak bilatzea du helburu.

TOPAKETA ORMAZABALEKIN

1. ZATIA – Maiatzaren 28a: ORMAZABALren aurkezpena, lankidetza-aukerak aztertu ahal izateko esparruak eta proiektuak. Jardunaldiaren ondoren, bilera-eskaera bidali ahal izango duzu zure proiektua aurkezteko.

Aldebiko bilerak

Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra: aldebiko bilera eskatzeko epea (ORMAZABALk jasotako eskaerak aztertu eta egokitzat jotzen dituenak onartuko ditu).

2. ZATIA – Ekainaren 18a: ORMAZABALek onartutako aldebiko bilerak egitea.

Eman izena maiatzaren 27a baino lehen!

EMAN IZENA HEMEN

Aldebiko bilera bat egiteko aukera izateko, beharrezkoa da erakunde bakoitzaren aurkezpen-saioetan parte hartzea.

ORMAZABAL enpresa erreferentea da nazioartean energia elektrikoaren banaketarako soluzio teknologikoei dagokienez. Sare elektrikoa digitalizatzera bideratutako irtenbideak diseinatu eta fabrikatzen ditu, energia berriztagarriaren sorkuntza handiagoa integratzeko, mugikortasun iraunkorragoa ahalbidetzeko eta energia-premia larriak dituzten eraikin eta azpiegiturei hornidura elektrikoa bermatzeko.

50 herrialdetan baino gehiagotan dago, eta trantsizio energetikoarekin eta sare elektrikoan energia berriztagarriak sartzearekin duen konpromisoa funtsezko eragilea da sistema energetiko eraginkorragoak eta ingurumena errespetatzen dutenak garatzeko. Jarduera-eremu nagusiak hauek dira: energia elektrikoaren banaketa, energia berriztagarrien integrazioa, mugikortasun elektrikoa, sareen digitalizazioa eta automatizazioa, eta azpiegitura kritiko eta industrialetarako soluzioak.

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Xehetasunak

Data

2025-05-28

Ordua

08:00 - 12:00

Kokapena

Online
Kategoriak

Partekatu

Beste ekitaldiak