“EXPRES-ARTE, zure hitzaren ahalmena” jardunaldia, Arabako Parke Teknologikoan

Araba

Jardunaldiaren helburua izan zen pertsonen arteko ahozko komunikazioa errazteko tresnei buruz mintzatzea, eta horiek gure eguneroko lanean, familian eta lankideekin nola aplika ditzakegun, nahi dugun emaitza lortzeko.

Joaneko otsailaren 7an, Arabako Parke Teknologikoak “EXPRES-ARTE, zure hitzaren ahalmena” jardunaldia hartu zuen, BE MAGIC, S.L. enpresarekin batera antolatutakoa.

Jardunaldian, pertsonen arteko ahozko komunikazioa ahalik eta onena izateko tresnak aztertu eta landu ziren, eta horiek gure eguneroko lanean, familian eta lankideekin nola aplika ditzakegun ere, nahi dugun emaitza lortzeko.

Pertsonen arteko elkarrekintza funtsezkoa da, eta ezin da alboratu, ezta email, fax edo testu-mezu bidez ezkutatu ere. Agerian geratzen da beti. Eta beharrezkoa da modu eraginkorrean eta burutsuan egitea, gure enpresaren edo familiaren denborari eta baliabideei ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko: zer tresna dugu gure burua ulertarazteko? zer baliabide ditugu? zer pentsatzen du gure solaskideak? nola “sal” diezaioket nire ideia publikoari? nola transmiti dezaket nahi/behar dudana artatua izateko bermearekin? zer egin dezaket haien munduan sartzeko eta banatzen gaituzten mugak gainditzeko? nola komunika naiteke berarekin?

Entzule ugari bertaratu ziren jardunaldira, gure gizartean komunikazioarekiko interes handia dagoenaren erakusgarri.

Partekatu

Beste berri batzuk