Fabrikazio aurreratuaren eta makina-erremintaren etorkizunek bat egin dute Gipuzkoako Parkean

Gipuzkoa

Gaurtik eta hurrengo ostirala bitarte, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusian egingo da Fabrikazio aurreratuaren eta makina-erremintaren XXI. biltzarra AFRren eskutik

AFM, Advanced Manufacturing Technologies, Makina Erreminten, Gehigarrien, Osagarrien eta Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea da, eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea du egoitza. Espainiako makina-erreminta eta fabrikazio teknologien enpresen %90 ordezkatzen du elkarteak.

 

IMG_2080Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak hurrengo ostiralera arte hartuko du AFMk –Parkean bertan du egoitza– antolatutako Fabrikazio aurreratuaren eta makina-erremintaren XXI. biltzarra. “Fabrikazio aurreratua eta makina-erreminta: etorkizuneko ikuspegia” izenburupean hainbat gai jorratuko dira hiru egunez, besteak beste, 4.0 industria, digitalizazioa eta lean manufacturing metodoa.

Fabrikazio aurreratuaren sektoreko berritasun eta joera nagusiak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, ikuspegi global batetik: beste ikuspuntu batzuekin, hala nola, digitalizazioarekin, prozesuen berrikuntzarekin edo talentuaren kudeaketarekin, osatzen den ikuspegi zientifiko-teknikoa.

Industria aurreratuaren alorrean interes handiena sustatzen duten egungo gaiei buruz eztabaidatzea da biltzarraren helburua. Hala, makinen eta beren osagarrien, fabrikazio- eta mekanizazio-prozesuen, automatizazioaren eta robotikaren, ebaketa-erreminten eta fabrikazio gehigarriaren diseinuari dagokionez dauden joera nagusietan sakontzeko aukera egongo da konferentzia, aurkezpen, eztabaida eta bestelako formatuen bidez.

Gainera, sektoreko produktu eta zerbitzurik berritzaileenak ikusgai egongo dira Parkeko eraikin nagusian.

Partekatu

Beste berri batzuk