Gai berriak BERRIAK INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA programan
2016tik 3.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute
Programak 16 gai ezberdin eskaintzen ditu, eta aurten gai berriak izango ditu: talentuaren kudeaketa, lehiakortasun zainketa, negoziazioa emaitzak hobetzeko, Berdintasuna edo Supply chain
Innobideak estrategiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak diseinatuta, enpresek lehiakorragoak izateko behar duten laguntza ematen du, eta estrategia horren barruan, Prestakuntza programa dago.
Innobideak Prestakuntza doako prestakuntza-saioen programa da, SPRIk EUSKALITekin elkarlanean garatu duena, Kudeaketa Aurreratuaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko diseinatua.
Metodologia praktiko batekin, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideei buruz jardungo dute elementu bakoitzean garatzen diren kontzeptuak aplikatzeko ereduetan eta jarraibideetan. Industria-enpresen eta horiekin lotutako zerbitzuen Gerenteei eta zuzendariei zuzenduta dago.
Programak elkarren artean independenteak diren 16 gai eskaintzen ditu, eta aurten gai berriak ditu, besteak beste:
- Talentua: talentua bilatu eta mantentzea
- Zaintza lehiakorra: zaintza, berrikuntzarako giltzarria
- Negoziazioa: negoziatzea, arazoak konpontzea eta emaitzak hobetzea
- Berdintasuna: zure enpresak berdintasunean egin behar duena
- Supply chain: hornitzailetik bezerorainoko kudeaketa
Hainbat deialdi daude urte osoan zehar: Bilbo, Donostia eta Gasteizen.
Liburuxka kontsultatzeko sakatu hemen
Izena emateko: https:// www.spri.eus/eu/ekitaldiak /