GAIA- TEIC Klusterra eta Latinoamerikako Softwarearen Industriaren Sarea (Relais) lankidetzan arituko dira baterako proiektuak martxan jartzeko

Bizkaia

  • Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Euskal Klusterrak eta Latinoamerikako Sareak (barne hartzen ditu Argentinako, Mexikoko, Kolonbiako eta Brasilgo entitateak) lankidetzarako hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Bilbon, Latinoamerikako zenbait mandatarik Euskadira egin duten bisitaren markoan.
  • Ordezkaritzak zuzenean ezagutu ditu elektronikako, informatikako eta telekomunikazioetako euskal enpresek hiri adimendunen eremuan garatzen dituzten teknologiak, produktuak eta zerbitzuak.

FIRMArelaisgaiaTomás Iriondo jn. GAIA-Cluster TEICen zuzendari orokorrak eta Fredy Bentancurt jn. Relais Softwarearen Industriaren Latinoamerikako Sarearen zuzendari exekutiboak  bi erakundeen arteko lankidetzarako akordioa sinatu dute gaur goizean, Bilbon, baterako jarduerak abiarazteko eremu hauetan: prestakuntza, teknologiaren eta berrikuntza-ereduen igorpena eta nazioarteko lankidetza. Jarduera horien xedea bi erakundeek biltzen dituzten teknologia elektroniko- informatikoen eta telekomunikazioen sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta haiei mesede egitea da.

Hala, besteak beste, akordioak aurreikusten du GAIA eta Relais lankidetzan aritu daitezela nazioarteko eta Europako proiektuetan, produktu eta zerbitzu berriak sustatzeko, eta merkatuko segmentu ezberdinetan sartzeko.

Euskadiko elektronika, informatika eta telekomunikazioen sektoreko enpresek hiri adimendunen (smart cities) eremuan eskaintzen dituzten irtenbideak eta produktuak ezagutzera etorri den Latinoamerikako agintari-talde batek gaur Euskadira egindako bisitaren markoan sinatu dute akordioa.

Latinoamerikako ordezkaritzak (Mexiko, Kolonbia, Peru eta Uruguay) Bilboko Udaleko Kontrol eta Garraio Zentroa, Donostiako i-sare mikrosarea eta Donostiako alde zaharraren “Smart Kalea” Dinycom-Ikusi soluzioa bisitatu ditu, eta, gainera, Maser enpresaren kotxe elektroniko baten erakustaldira bertaratu da.

 

Hiri adimendunentzat irtenbideak eta produktuak aurkeztea.

 

Halaber, bisita aprobetxatuz, Nexmachina Solutions, SGSmap, Virtualware, Dinycom Sistemas, Bilbomática, Indra eta Proyelia konpainiek eta Tecnalia Korporazio Teknologikoak hiri adimendunen eremuan garatzen dituzten irtenbideak eta produktuak aurkeztu dituzte gaur goizean.  Aurkeztutako irtenbideek interes handia piztu dute Latinoamerikako ordezkaritzaren kideengan.

 

Partekatu

Beste berri batzuk