GAIKER Fundazioak bere gobernantza eraldatu du, eta bere lehendakaritza berritu

Bizkaia

Aldaketen ondorengo etapa berri honetan, Fundazioko kide diren erakunde guztiak bildu dira patronatuan,

Zentro Teknologikoko organo aktiboago bilakatzeko helburu nagusiarekin

 

lat_log_gaikerGAIKER Fundazioaren patronatu berria eratu da: 19 “enpresa patrono”, 3 “erakunde patrono”, eta UPV/EHU unibertsitatea “Bestelako erakunde patrono” gisa. Ekitaldi horretan bertan, eta Indumetal Recycling, S.A. enpresa patronoaren ordezkari gisa, Ignacio Mª Echeberria jauna izendatu zuten presidente hurrengo 4 urteetarako. Enpresaburu donostiarra da presidente berria, Enpresa Zientzietan lizentziatua eta Psikologian eta Zientzia Erlijiosoetan diplomatua. Horrez gain, hainbat kargu ditu euskal enpresa nahiz erakundetan.

Maier Technology Centre-ko zuzendari nagusi Joseba Mandaluniz jauna eta Análisis Biológicos Biotalde, S.L. sozietateko zuzendari nagusi Nieves Zabala andrea izendatu zituzten lehendakariorde eta idazkari, hurrenez hurren.

Neurri eraldatzaileak eta beren helburuak

Zentroa osatzen duten erakundeen artean zentroak berak ikusgaitasun handiagoa izan dezan, patrono kopurua areagotzeko helburua ezarri da. Hala, xede hori betez, patronatua zabaltzea izan da lehenengo eraldaketa, Fundazioko kide guztiak bertan egon daitezen. Beraz, 12 kide beharrean, 23 daude orain.

Horrez gain, Batzorde Exekutiboa sortu da, Fundazioaren zuzeneko organo betearazlea izango dena. 9 enpresek, Fundazioan dauden instituzioetako bik (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia) eta UPV/EHUk osatzen duten patronatuak eskumenak delegatu dizkio aipatu batzordeari. Era berean, Batzorde Exekutiboa gai da patronatuak ezartzen dituen ildo orokorrak betearazteko, eta hilean behin biltzen da.

Etapa berri horren xedea da GAIKER-IK4 erakunde eragile bihurtzea ikerketan, teknologien erakarpenean eta baita soluzio teknologiko baliotsu berrien sorreran ere.

Patronatuan dauden erakundeak berritzaileak eta erreferentziazkoak izan daitezen euren jarduera-eremu zehatzean, elkarren arteko konpromisoa hartu beharra dago. Hala, zentroak bere misioa oinarri duelarik, espezializazioa, zientziaren eta teknologiaren ezagutza eta eskaintza teknologikoa egokitu behar ditu Fundazioko kideen berrikuntza-beharretara. GAIKER-IK4ko zuzendari nagusi Begoña Goiricelayaren hitzetan, “gure Fundazioa osatzen duten enpresa guztiekin ahalik eta loturarik handiena ezarri nahi dugu; eta, I+G+Bko baterako estrategian oinarritutako konpromisoa ez ezik, beste alor batzuetan ere lankidetzan arituko gara, besteak beste, nazioartekotzearen, marketinaren eta hedapenaren alde egiteko edo enpresa-ekimen berriak elkarrekin sortzeko. Zenbat eta hurbilago egon, hainbat eta handiagoak izango dira litezkeen sinergiak”.

Era berean, patronatuko kide ez diren arren, zentroko gaitasun eta jardueren gaineko interesa adierazten duten bestelako enpresa eta erakundeei zerbitzua ematen jarraituko du GAIKER-IK4k, bai eta gai horretan sakonduko ere.

GAIKER Fundazioko patronoak

GAIKER Fundazio berria eratzen duten “enpresa patronoak” hauek dira, alfabetikoki ordenatuak: Análisis Biológicos Biotalde, S.L., Bastech Internacional, S.L., Botrade, S.L.U., CTL-TH Packaging, Grupo Tuboplast, Faes Farma, S.A., FPK Lightweight Technologies, S. Coop., Fundación CMAE, Hach Lange Spain, S.L.U., HBIO-Reto XXI, S.L., Indumetal Recycling, S.A., Maderas de Llodio, S.A., Grupo Maier, S. Coop., Oncomatrix Biopharma, S.L., Ondoan S. Coop., Perplastic II, S.L., Uriarte Safybox, S.A., Uriker, S.L., Walter Pack, S.A., eta Wide World Geographic Services, S.L.

Bestalde, “erakunde patronoen” artean daude Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza –dela Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun dela Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailen bidez–, eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) “Bestelako erakunde patrono” gisa.

Partekatu

Beste berri batzuk