GAIKERek AA eta espektroskopia aurreratua konbinatzen ditu hondakin plastiko konplexuen sailkapen automatikoa hobetzeko

Albisteak, Bizkaia

INTESCOP proiektuak hondakin plastikoak bereizteko prozesuak hobetuko ditu, kalitatezko frakzio berreskuratuak lortzeko eta kontsumitu osteko plastikoen zirkulartasuna sustatzeko

GAIKER Zentro Teknologikoak hondakin plastiko konplexuei aplikatutako ekonomia zirkularrari buruzko proiektua gauzatzen du, analisi espektroskopikoko teknika berritzaileen identifikazio adimendunean oinarrituta (INTESCOP).

Plastikozko hondakinen izaera polimerikoaren arabera eraginkortasun handiko bereizketa ahalbidetuko duten denbora errealeko identifikazio-teknologia berrien garapenean aurrera egiteko helburuarekin, ikerketa industrial hau sortu da, ekoindustriak identifikatutako hondakin plastikoak bereizteko erronka teknologikoei erantzuna emango diena.

INTESCOPsetran bi urtez (2025-2027) lan egingo du ezagutza teknologikoko oinarri bat sortzeko, hondakin plastiko konplexuak automatikoki sailkatzeko sistema berrien diseinuan eta garapenean aurrera egitea ahalbidetuko duena, adimen artifiziala analisi espektroskopioko teknika aurreratuekin konbinatuz: ikusmen hiperespektrala eta terahertzioen espektroskopia.

GAIKER aditua da birziklatze-teknologietan eta hondakinak egokitzeko eta berreskuratzeko prozesuak garatzen eta ebaluatzen, ondoren bigarren mailako lehengai gisa aprobetxatzeko. Horrela, bada, ikerketa honetan, laborategiko pilotajeen bidez, adimen artifizialean oinarritutako ereduak garatu eta ebaluatuko ditu. Eredu horiek geruza anitzeko plastikoen eta plastiko biodegradagarrien identifikazio eta sailkapen automatikoari, ontzi arinen hondakinen korrontean daudenei eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen korrontean dauden plastiko teknikoei aplikatuko dizkie, dagozkien arrasto espektralen azterketatik abiatuta.

Partekatu

Beste berri batzuk