Gamesako akziodunen %99,75ek onetsi dute Siemens Wind Power enpresarekin fusionatzeko akordioa

Bizkaia

  • Konpainia bien bat-egitearen ondorioz, sektoreko lider      globalik nagusiena sortuko da.
  • Eskudirutako dibidendu ezohikoa   –3,591 euro akzioko– banatzea ere onetsi du Batzarrak.
  • Eragiketaren hurrengo urratsak   izango dira BMBNren zein eskumena duten erakundeen onespena.

1864Akziodunen Ezohiko Batzar Nagusia egin du Gamesak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Bertan, %99,75eko aldeko botoekin berretsi egin dira Siemens Wind Power enpresarekin bat egiteko beharrezko akordioak.

Horrenbestez Siemensen aktibo eolikoak integratuko ditu Gamesak, eta jaulkipen berriko akzioen bidez trukatuko. Transakzioaren ondoren, konpainia berriaren %59ren jabe izango da Siemens; eta Iberdrolak, bestalde, %8 izango du.

Dirutan ordaindutako ezohiko dibidendua (zenbateko gordina: 3,591 euro akzioko) ere onetsi dute akziodunek. Kopuru hori Gamesak banatuko du bat-egitea gauzatu ondoren.

Gamesako presidente exekutibo Ignacio Martínek nabarmendu zuenez, bat-egitearen ondorioz munduko konpainia nagusietako bat sortuko da industria eolikoaren sektorean: “Batzar honetan hasiera eman zaio fase berriari: Gamesa dimentsio handiagoan murgilduko da, Siemens WPrekin fusionatzearen ondorioz. Hala, sektoreko aurrendari global gisa sendotuko da onshore zein offshore alorretan”.

MartĂ­nen hitzetan azpimarratzekoa da bat-egitearen osagarritasun maila altua, bai presentzia geografikoari dagokionez bai produktu- eta teknologia-zorroaren aldetik. Horrenbestez, ondoriozko konpainiak irismen globala izango du merkatu eoliko nagusietan; eta, gainera, kontinente guztietan duen presentzia indartuko da.

Ondoriozko konpainiaren zifrarik adierazgarrienak laburbildu guran, Gamesako presidenteak baieztatu zuen enpresa berriak 70 GW inguru instalatuta izango dituela mundu osoan, haren eskabide-zorroa 21.000 milioi eurokoa izango dela, 10.000 milioi euro inguruko diru-sarrerak izango dituela, 915 milioi euroko EBIT doitua eta, gutxi gorabehera, 22.000 langile planeta osoan.

Gamesaren kudeaketa aitortzea

Hitzarmenaren bidez –baieztatu zuen Ignacio Martínek– aitortu egin dira Gamesaren indarguneak. Izan ere, azken urteotan sektoreko enpresarik sendoenetariko bat bilakatu ez ezik, laugarren onshore fabrikatzailea ere bada Make aholkularitza espezializatuak osatutako ranking internazionalean.

Gamesaren akzioen balioan ere islatu da haren bilakaera bikaina. Azken lau urteotan, 21 aldiz handitu da konpainiak burtsan duen balioa; esaterako, 2012eko uztailean 1 eurokoa bazen ere, egun 21,46 eurokoa da.[1]Hortaz, %2.000 baino gehiago errebalorizatu da, Ibex 35 selektiboaren batez bestekoarekin (%52) alderatuta.

Balioa sortzea

Ignacio Martínek aipatu zuenez “Gamesarentzat onuragarria izateaz gain, eragiketak aukera berriak zabaltzen dizkie gure interes-talde guztiei. Hein handian osagarriak diren negozio biren konbinazioari esker irismen geografiko handiagoa izango dugu, produktu, zerbitzu eta soluzio sorta zabalagoa, eta baita egonkortasun finantzario handiagoa ere”.

“Logika industrial argi eta sinesgarri bati erantzuten dio eragiketak, non tamaina baita lehiakortasunerako giltzarrietako bat”, azpimarratu zuen Gamesako presidenteak, eragiketaren ezaugarri arrazionala agerian usteko asmoz.

Azkenik, merkatu espainiarrarekin duen loturari eusteko Gamesak hartutako konpromisoa behin eta berriz aipatu zuen Martínek. Gamesa berriaren helbide soziala Zamudio izango da –orain arte bezala– eta Espainian kotizatuko du, Ibex 35 selektiboaren konpainia industrial nagusietako bat baita.

Hurrengo urratsak

Akziodunek fusioa onetsi ondoren, hauek dira eman beharreko pausuak: balio-merkatua arautzeko batzordeak (BMBN) baieztatu egin beharko du Siemensek ez duela EEP jaulki beharko, eta eskumena duten erakundeei baimena eman beharko zaie.

Partekatu

Beste berri batzuk