Gipuzkoako Parkea, Donostia “2016ko Europako Hiria” hautagaitzarekin bat
“Bideragarritasuna eta arrakasta komertziala” lan-jardunaldian, Parkeko zuzendariorde nagusi Raquel Ubarrechenak kide ebaluatzaileen aurrean aurkeztu zituen Parkearen eraldaketa, lorpenak eta hiriaren barruan duen garrantzia.
Amaierako fasean dago Donostia, Italiako Bolonia eta Suediako hiriburu Stockholm-erekin lehian, “2016ko Europako Hiria” saria eskuratzeko. Hainbat adituz, arkitektoz, soziologoz eta geografoz osaturiko The Academy of Urbanism erakunde britainiar independenteak ematen duen golardoak jardunbide egokiak aitortzen ditu, hala nola ingurumen-iraunkortasuna, osasuna eta ongizatea, hirigintza, lidergoa eta gobernantza, bideragarritasuna eta arrakasta komertziala.
Bi egunez, ordezkaritza britainiarrak Gipuzkoako zenbait leku bisitatu eta lan-bilerak egin zituen. Horrenbestez, Donostiako Udaleko, Foru Aldundiko, Euskal Herriko Unibertsitateko, Biodonostia Ikerketa Institutuko, Emaús Fundazioko eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko ordezkariek aukera izan zuten hiriaren xarma aurkezteko. Gipuzkoako Parkeak “Bideragarritasuna eta arrakasta komertziala” lan-jardunaldian parte hartu zuen, non Raquel Ubarrechena zuzendariorde nagusiak aukera izan baitzuen saria ematen duten kideei ezagutarazteko Parkeak hiriaren garapenean eta ekonomian izandako eraldaketa, inplikazioa eta garrantzia.
Modu horretan, Gipuzkoako Parkeak bat egiten du Donostia “2016ko Europako Hiria” hautagaitzarekin.
The Academy of Urbanism erakundeko kideek Basque Culinary Centerreko instalazioak ere bisitatu zituzten Parkean bertan.