Gipuzkoako Parkea, IKD GAZtE proiektuarekin bat

Gipuzkoa

Ikasleen ahalduntzea sustatzea da IKD GAZtE egitasmoaren helburu nagusia, UPV/EHUn ikaskuntza aktiboko metodologiak ezartzeko prozesuaren barruan eta garapen curricularreko IKD (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) ereduaren esparruan

IKD GAZTE evento finalAurtengo ikasleek –2011/2012 ikasturtean abiarazi zen proiektua– aukera izan dute aktiboki parte hartzeko ekainaren 9an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, egingo den Parkea Musik Fest jaialdian. Izan ere, jai horren kotzeptualizazioan, hedapenean eta antolaketan lagundu dute IKD GAZtE-ko taldekideek, Parkearean zenbait ordezkarekin elkarlanean.

2016/2017ko proiektuari amaiera emateko agur-ekitaldi bat egin zen Carlos Santamaría zentroan. Ikasleak ez ezik, Parkeko berrikuntzako arduradunak ere bertaratu ziren. Zorionak eta eskerrik asko.

Partekatu

Beste berri batzuk