Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak bere eskaintza gastronomikoa zabaldu du “El Fogón” jatetxe berria irekiz

Parkearen C eraikinean dago, 120 lagunentzako tokia du eta kafetegia-zerbitzua zein eguneko menuaz gain, urritik aurrera kartan jateko aukera egongo da

IMG-20170725-WA0019-e1501024189983-1440x802“El Fogón” jatetxea zabaltzearekin batera beste gune gastronomiko bat dago orain Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, bai Parkeko enpresetako langileei bai bisitariei zerbitzu emateko.

C eraikinean kokatutako jatetxeak bi gune ditu bereizita. Behealdean taberna-kafetegia dago, non gosariak, pintxoak, errazioak eta ogitartekoak eskainiko diren. Era berean, 75 lagunentzako jantokian, ohiko eguneko menua zerbitzatuko da. Jatetxearen goialdean, berriz, gehienez 45 pertsonentzako lekua duen jantokia dago. Euskal sukaldaritza tradizionala dastatu ahalko da bertan, eta urritik aurrera egongo da zabalik.

“El Fogón” jatetxea astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 7:30etik 17:30era etengabe.