Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak lankidetza bultzatzen du trebakuntza eta ikaskuntzaren bidez

Gipuzkoa

  • GZTPko trebakuntza eta ikaskuntza taldeak bere ekimenak finkatu ditu, ikerketa, garapena eta berrikuntzaren arloan, jakintza-erakundeen arteko lankidetza esparruak sortzeko.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko Trebakuntza eta Ikaskuntza lan-taldeak batzarra egin du 2013ko jarduera egutegia erabakitzeko eta ekimen berriak abiarazteko aukera aztertzeko. Lan-taldean parte hartzen duten hamarretik gora erakundeek, azken hiru urteotako lanaren balantze ona egin dute. Lan-taldeko partaide dira BCBL, MAS Innovación Organizacional, DHL Express, Fundación Inbiomed, Grupo Spyro, CIC tourGUNE, Tecnalia, CAF Power Automation, Adegi eta Elkargi, taldearen dinamizatzailea den Gipuzoako Zientzia eta Teknologia Parkearekin batera.

Proiektua abiarazi zenetik, hogeitik gora jardun egin dira, jakintza-erakundeetan pertsonen gaikuntza eta kudeaketara zuzenduak, jardunaldiak, ikastaroak, baita Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko web gunean informazio atal bat ezartzea, www.parke.eus/gipuzkoa, eta informazio buletin baten garapena, non astero, antolatutako jardunen berri ematen den.

Etorkizunari begira, Trebakuntza Miramonen taldeak datozen hilabeteetan aurrera eramango dituzten ekimenak ezarri ditu, besteak beste:

–          Pilulak Egitasmoa: Proiektu berritzaile bat martxan jartzea, taldearen barruan Tecnaliak bultzatutakoa, Parkean ezarritako enpresetako profesionalen arteko trebakuntzaren trukean oinarritua.

–          Topaketak egitea: lan-taldeko kideen artean zenbait topaketa egitea aurreikusten da, pertsonen kudeaketa eta aurreratutako ikaskuntzaren inguruko gaiak jorratzeko.

Trebakuntza Miramonen lan-taldearen sorburua 2009.urtean kokatzen da; urte hartan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak enpresetako trebakuntza eta ikaskuntza beharren diagnostikoa egin zuen; ondorio nagusia, enpresek lankidetza esparru baten sorrera eskatzen dutela izan zen, ikerketa, garapena eta berrikuntza arloan jakintza-erakundeen garapenean aurrerapausuak ematea ahalbidetuko zuen lankidetza esparrua hain zuzen ere.

Behin lan-taldea eratuta, honako helburu hauek finkatu ziren:

–          Ikaskuntzaren lankidetza eta mugikortasun estrategiak bultzatu.

–          Jakintzaren kudeaketa eta ikaskuntza programa/egitasmoen diseinu eta kudeaketa partekatuan, lankidetza eta trukerako harremanak ezartzea.

–          Pertsona eta talentuen kudeaketaren arloan, jakintza eta ikaskuntzaren transferentzia erraztea.

–          Partekatutako finantziazio proiektuetara sarbidea.

–          Trebakuntza hornitzaileei eta ikaskuntza aukerei buruzko informaziora sarbide bizkorra.

Erabakitako helburuak lortze aldera, lan-taldeak erabili beharreko tresnak ere definitu zituen, beste batzuen artean, aldizkako batzarrak, gaitze jardunaldiak, enpresentzako gaikuntza, egitasmo berritzaileen garapena eta lankidetzarako euskarri birtuala.

 

Partekatu

Beste berri batzuk