Gladys 2025 Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

Saria emakume gazteei zuzenduta dago, gehienez 40 urtekoak, bere ibilbideaz gain aurrera begira duten proiekzioa kontuan hartuz. Hautagaitza norberak edo hirugarren batek aurkez ditzake. Hautagaitza dagokion inprimakia betez aurkeztu behar da, ekainaren 1a baino lehen
Abian da Gladys Sariaren V. edizioa eta emakume teknologo bila gabiltza. Horregatik, zuen egituretan zein inguruan dituzuen emakumeen hautagaitzak aurkezteko gonbita egin nahi dizugu.
Sari hauek emakumeak esparru teknologikoan sartzea sustatzen dute, presentzia areagotzen dute, ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen funtsezko zeregina aitortzen dute eta, azken finean, gizarte digitalaren eraikuntzan berdintasun-irizpideekin parte hartzea sustatzen dute helburu hauekin:
- Emakumeek ingurune digitalean lanbide, enpresa eta ikasketa munduan duten funtsezko zeregina aitortzea.
- Emakumeek garatutako ibilbidea saritu eta emakumezko erreferenteen proiekzioa bultzatzea.
- Etorkizunean STEAM diziplinetara bideratu ala ez zalantza egiten duten neska eta nerabeei erreferenteak eskaintzea.
Gladys Saria UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta PUNTUEUS Fundazioak antolatzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren, DanobatGroup-en, Emakunderen, Euskaltel Fundazioaren eta EITBren laguntzarekin.
Saridunak 4.000 euroko diru-saria eskuratuko du.