Global Innovation Dayk emango dio hasiera ikasturteari irailaren 20an Bilbon

Bizkaia

  • Innobasquek antolatuta, GLOBAL INNOVATION DAY-ren bigarren edizioa “ikasten dutenengandik ikasteko” izango da.
  • Berrikuntzarekin hitzordu honek lau gai-multzo izango ditu: “b-aren ahotsak” atalean hitzaldiak, “bizi b-a” atalean lantegiak, “praktikatu b-a” esperientziazko txokoen bidez, eta berehalako agendaren berri izateko “jarraitu b- arekin konektatuta”.

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia ikasturte berriaren hasiera prestatzen ari da; hasiera hori irailaren 20an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian GLOBAL INNOVATION DAY-ren bigarren edizioarekin, hau da, “ikasten dutenengandik ikasteko” antolaturiko berrikuntza-hitzordua. Jardunaldia egun osokoa izango da, eta lau gai-multzo izango ditu: b-aren ahotsak (hitzaldiak), praktikatu b-a (txokoak), bizi b-a (lantegiak), eta jarraitu b-arekin konektatuta (agenda).

1. b-aren ahotsak: berrikuntza beren ezaugarri egiten dutenek emandako hitzaldiak. Krisialdi ekonomikotik sorturiko egoera edo jokaleku berrietan berrikuntza nola gauzatu azalduko dute Santiago Niño-Becerra ekonomialari eta katedradunak eta Monitor Group-eko berrikuntza-aholkularia den Pedro Arboledak. Bezeroarengana bideratuta berrikuntza nola egin adierazteko Martín Lejarraga arkitektoa, Belén Hermosa diseinatzailea eta Eduardo Alcorta, Café Fortalezako gerentea, etorriko dira. Azkenik, Marisa Toro Google Españako Komunikazio-zuzendariak, Mikel López Iturriaga “El Comidista” blogaren egileak eta Mikel Lejarza Antena 3 Films-eko presidenteak komunikazioan ere, non edukia baita nagusi, berrikuntza egin daitekeela erakutsiko dute, eta hori “edukiaren ber-itzultzea” panelean egingo dute.

2. Praktikatu b-a: esperientziazko txoko hauetan, bertaratzen direnek aukera izango dute berrikuntza praktikan jartzeko eta bizitza osasungarriagoa izateko bideak ikasiko dituzte Virtualware, Eroski, Fagor, Kronet, edo Gosasun-ekin; baita ere ezagutuko dute nolakoak diren eta zer egiten duten Bilboko denda berritzaileek (CIB-Bilboko Udala); Hiriko auto elektrikora sartuko dira, edo GoteoEuskadi-rekin harremanetan jarriko dira finantzaketa kolektibo edo “crowdsourcing” zer den jakiteko. Gainera, Global Innovation Day-ra ongietorriko packa bertaratuek eurek egingo dute: Elastikoa T- festarekin lankidetzan egingo da, soinu-banda Adimen Emozionalaren Kontsortzioarekin elkarlanean burutuko da, aldizkaria Tomorrow egunkariarekin batera sortuko da, eta komunikazio-kanala Spotbros izango da, berehalako mezularitzaren tresna mugikorraren bidez, hogeitaka urteko bost bizkaitarrek sortua.

3. Bizi b-a: berrikuntzaren protagonista izateko tailer edo lantegiak, Mondragon Unibertsitateko LEINNen lehenengo promozioko ikasleek osatzen duten taZEBAez taldeko gazteen eskutik. Indian eta Txinan probatu ondoren, Global Futurizer Euskadira ekarriko dute, eta hemen 150 ikaslek erantzun berritzaile eta sortzaileak emango dizkiete benetako enpresa-erronkei egun osoan zehar. Aldi berean, Adimen Emozionalaren Kontsortzioak lau tailer prestatuko ditu lankidetzazko talde berritzaileetan emozioak kudeatzen ikasteko.

4. Jarraitu b-arekin konektatuta: berrikuntzaren berehalako agendarekin zerikusia duten ekimenak aurkeztuko dira; Rodolfo Carpintier hasiko da: inbertitzaile honek ia 30 urte daramatza Interneten garaturiko enpresen alde egiten, eta berak XXI. mendeko enpresen ezaugarriak azalduko ditu, eta partaidetza-giroa sorraraziz egingo du hori.

Horrela, GLOBAL INNOVATION DAY 2012 topaketa-gune bat izango da, dagoeneko abian den etorkizuneko soluziobide berritzaileak erakutsi eta esperimentatuko diren lekua, jokorako oinarriak aldatu egin baitira. Hitzordu honek lehiarako jokaleku berria zein den ulertzeko gakoetako batzuk aurreratuko ditu, eta hori beste leku batzuetako, baina baita Euskadiko ere, jendeak burutzen dituen jardunbide berritzaile onenen bidez egingo du.

Bertaratzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea; bidali mezu elektroniko bat hona: global@innobasque.com. Gizarte-sareen bidez ere jarraitu ahal izango da ekitaldia hashtag #global2012-rekin.

Partekatu

Beste berri batzuk