Hainbat zientzia- eta teknologia-parketako 320 ordezkari bildu dira Dohan, garapen teknologikoaren katalizatzaile gisa duten zeregina aztertzeko

Araba

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente José Miguel Corresek parte hartu du, Estatuko beste bederatzi ordezkarirekin batera, Association of Science Parks and Areas of Innovation (IASP) elkarteak antolatzen duen Parkeen XXXI. Konferentzia Internazionalean.

iasp 2014 2Beste urte batez, “Zientzia parkeak: teknologia bertara doa lanera” izenburupean bildu dira mundu osoko parkeetako arduradunak, zientzia- eta teknologia-parkeek eskaintzen dituzten ekintza eta zerbitzuak aztertze eta komunean jartze aldera.

Aurten, hain zuzen ere, hiru gai nagusi sakonki jorratu dira: parkeen eginkizuna, garapen teknologikoaren katalizatzaile gisa; unibertsitate eta enpresen arteko kooperazio-ereduak eta parkeen zeregina; eta berrikuntza-gune horietan instalatutako enpresak eta parkeak.

Aurten, Estatuko ordezkaritza izan da gehien parte hartu dutenetarikoa 8 hizlarirekin, horien artean, APTEko kide diren parkeetako 5 ordezkari.

Juan Antonio Bertolín berrikuntza- eta proiektu-burua da, UJIko Espaitec Parc Científic, Tecnològic i Empresarial parkean. Parkeetan instalatutako enpresen profilari buruz aritu zen 2. osoko bileran, “e’Services, the value of intangible assets non-location oriented” hitzaldian.

22@Barcelona enpresako CEO Josep Miquel Piqué, bestalde, 3. osoko bilerako hizlarietako bat izan zen. Bertan, unibertsitateen eta ikerketa-zentroen arteko lankidetza-ereduak aztertu ziren, “Open Innovation Market Place” hitzaldiaren bidez.

Andaluziako Teknologia Parkeko Teknologia Eskualdatze eta Nazioarteko Harremanen zuzendariorde Sonia Palomok “Going global: Technology Park Andalucia’s joint international strategy Group” hitzaldia eman zuen 4. osoko bileran.

Osoko bileretan ez ezik, bilera paraleloetan ere hizlari espainiarrak egon ziren. UJIko Espaitec Parc Científic, Tecnològic i Empresarial parkeko CEO eta APTEko Finantzaketa Batzordeko presidente Francisco Negrek “Technology transfer: Present picture and new approaches” konferentzia eman zuen 4. saio paraleloan.

APTEk ere harri-koskorra ekarri zuen konferentziara, eta elkarteko zuzendari kudeatzaile Soledad Díazek “Bringing your park to market: marketing and branding strategies for STPs” azterketa aurkeztu zuen 7. saio paraleloan, non Espainiako zientzia- eta teknologia-parkeek gauzatzen dituzten komunikazio- eta marketin-estrategiak aztertu baitziren. Azterketak ondorioztatu duenez, parke askok euren komunikazio- eta marketin-estrategiak hobetu behar dituzte, jarduerok modu eraginkorrean lagun diezaioten parkearen garapenari. Helburu horrekin, jardunbide egokien gidaliburua gauzatzen ari da elkartea, arlo horri dagokionez bere kideei aholkuak emateko eta egoera hobetzeko.

Aipatutako hizlariez gain, ondokoek ere osatu dute Espainiako parkeen ordezkaritza: Salvador Coll, Berrikuntzaren Hiri Politeknikoko zuzendaria; Elisabeth Jordá, UPC – Universitat Politècnica de Catalunya parkeko zuzendaria; Raquel Ubarrechena, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko zuzendariorea; José Miguel Corres, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko presidentea eta APTEko lehen zuzendariordea; eta Felipe Romera, APTEko presidentea.

Jardunaldian, gainera, IASPeko Batzorde Exekutiboa berrituta da; orain, Jean François Balducchi (Atlanpoleko zuzendaria) da presidentea, Josep Miquel Piqué (Barcelona Activa) presidenteordea eta MCLean Sibanda (Innovation Hub, Hegoafrika) diruzaina.

Halaber, ekitaldian Inspiring Solution sariak banatu zituen IASPek, parkeetako jardunbide egokienak aitortzeko. Aurten, 6 parke saritu dira, horien artean, Andaluziako Teknologia Parkea, eta bertako zuzendari nagusi eta APTEko presidente Felipe Romerak jaso zuen golardoa.

Qatar Science & Technology Park (QSTP)

Qatarreko Ikerketa eta Garapenerako Fundazioaren parte da Qatarreko parkea (QF R&D). Qatar Ikerketa Estrategia Nazionalak dituen ildo estrategikoei jarraiki, parkea lau sektore nagusitan da espezialista: energia, ingurumena, osasun-zientziak, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Qatar Fundazioak duen Hezkuntzaren Hirian kokatzen da QSTP, non unibertsitateen ikerketa-taldeen baliabideak dauden.

Parkeen nazioarteko konferentzia egingo da

2015ean, Parkeen nazioarteko konferentzia izango da Pekinen (Txina), Zhongguancun Science Park parkean, “Science Parks and Areas of Innovation: New Technologies, New Industries, New Communities” izenburupean.

Horrez gain, Dohako konferentzian erabaki da zein izango den 2016ko nazioarteko konferentzia hartuko duen parkea. Skolkovo Technopark (Mosku, Errusia), Teknopark Istanbul (Istanbul, Turkia) eta Utrecht Science Park (Utrecht, Holanda) izan dira hautagaiak, eta azkenik, Mosku aukeratu dute.

Partekatu

Beste berri batzuk