“Harrera eta aurkezpen ekitaldia” hiru enpresa berrirentzat, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

Euskal Parkeetako presidente José Miguel Corresek  Parkeko 17 enpresa baino gehiagorekin batera, enpresa berriei ongi etorria egin diete

IMG_3564Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusia, Miramonen, beste behin ere aukeratu dute Parkean kokatu diren hiru enpresa berriren “Harrera eta aurkezpen ekitaldirako”.

Parkeko ordezkariez gain hamazazpi enpresa baino gehiagok parte hartu zuten jardunaldian, zuzenean ezagutu nahi izan baitzuten Vitia, Enigmedia eta Acuipharma enpresek jada gauzatzen ari diren zeregina.

Parkearen aldetik, jardunaldiak helburu argia du: instalatu berri diren enpresak ezagutaraztea eta jada instalatutako enpresekin sinergiak sortu ahal izatea. Ekimen horri esker, dagoeneko lankidetza-harremanak sortu dira Parkeko enpresen artean.

Jardunaldian hiru enpresa aurkeztu dira.

Batetik, VITIA; errehabilitazio-sistema traumatologikoak, neurologikoak eta kirolekoak garatu, merkaturatu eta banatzen eta loturiko zerbitzuak ematen dituen enpresa. Errehabilitazioaren alorrean eskuratutako know-howarekin, merkatuaren beharrak eta nazioarteko aliantzak fokuan jartzen, VITIAk eragile berria izan nahi du produktu-garapenean, fabrikazioan, merkaturatzean eta errehabilitazio fisiko zein neurologikoarekin loturiko zerbitzu berrien esparruan.

Gipuzkoako Parkean ENIGMEDIA ere instalatu berri da. Informazioa denbora errealean, edozein aplikaziotan eta modu seguru eta eraginkorrean zifra dezaketen soluzio teknologikoak garatzera bideratzen du enpresak bere jarduera. I+G ildo nagusiak hauek dira: zifratzea, enkriptatutako telekomunikazioak neurrira garatzea eta komunikazio seguruak. Komunikazioen segurtasuna ahalik eta eraginkorrenen bermatzea du helburu; eta, horretarako, ENIGMEDIAk zifratze esklusiboa garatu du. Horren bidez bezeroek kalitatezko elkarrizketak eta bideokonferentziak izan ditzakete, audio- eta bideo-transmisioarekin eta denbora errealean, hackeatuak izateko arriskurik gabe, atzerapenik gabe eta datu-tarifaren kontsumo baxuarekin.

Azkenik, ACUIPHARMA laborategia izan da aurkeztutako hirugarren enpresa, zeinak akuikulturarako autotxertoak ekoizten eta merkaturatzen baititu nazioan zein nazioartean. Bere instalazioetan merkaturatze-bulegoak ez ezik, erabilera begetarianoko autotxertoak egiteko baimena duen laborategia ere badago, Medikamentuak Egoki Fabrikatzeko Arauak (GMP) betetzearen ziurtagiria duena. Diseinatzen duten produktu-eredua, alegia, autotxertoak, bai bainu bidez bai injekzio intraperitoneal bidez erabil daitezke arrainetan. Produktuak piszifaktoria bakoitzaren neurrira egiten dira, eta jada aipatutako autotxertoen kontzeptua azpimarratzen da. Bezero bakoitzak emandako bakterioetatik abiatuta, anduia kopurua alda dezakete, titulua eta adjubante-mota ere bai.

Partekatu

Beste berri batzuk