“Harrera eta aurkezpen” ekitaldia hiru enpresa berrirentzat, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

2014_FotoFamilia_acogidaNovEuskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente José Miguel Corresek ongietorria egin die Akting, DA2B eta Gfi Informática enpresa berriei, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean gauzatutako “harrera eta aurkezpenean”.

Instalatutako enpresa berrien ordezkariekin batera, GZTPko instalazioetan jada kokatutako hainbat zentro teknologiko eta enpresetako zuzendaritza-kide eta langile anitz egon dira jardunaldian.

Paúl Minguezek berak zuzentzen duen enpresa aurkeztu du, alegia, Akting. Prozesu eta zerbitzuak optimizatzeko soluzio teknologikoak eskaintzen dituen ingeniaritza da, bezeroaren gauzatze-azkartasuna ez ezik, errentagarritasuna ere areagotzeko. Hiru jarduera-ildo dituzte: Akting web, Akting App eta Akting Solution.

DA2Bko zuzendaria eta sortzaileetako bat da Iñaki Martínez, eta berak egin du enpresaren aurkezpena. Konpainiaren ekintza-eremua inbertsioen barruan kokatzen da; kudeaketan ere parte hartzen du, batetik, negozioaren garapena abiarazteko, eta, bestetik, hazkunde eta iraunkortasun bidean dauden partaidetutako enpresak finkatzeko. Enpresen garapen-fase guztietan 20 urteko eskarmentua duten profesional talde batek sortu zuen.

Azkenik, Gfi-ko zuzendari komertzial Javier Ruizek aholkularitza eta zerbitzu informatikoetako enpresa horren alderdi batzuk nabarmendu ditu. 1.500 profesional baino gehiago dituzte Estatuan, eta 10.000 Europan. Beren bezeroei soluzio globalak eskaintzen dizkiete, hala nola informazio-sistemak, aholkularitza, diseinua eta sorkuntza, garapena eta ezarpena, mantentze ebolutibo eta zuzentzailea, bai eta ekoizpenerako erabiltzen diren sistema zein aplikazioen euskarriaren mantentzea ere.

Partekatu

Beste berri batzuk