“Hiruko elkarrizketak”, enpresen arteko topaketa berria Arabako Teknologia Parkean: gure suertea Europaren suertearekin loturik dago

Araba

012 _MG_6412 QUINTASSEA – Arabako Enpresaburuek eta Arabako Teknologia Parkeak sustatutako “Hiruko elkarrizketak. Arabako aitzindariek erantzuten dute” enpresa-topaketan bildu dira ostegunean, hilaren 16ean, enpresaren eta ekonomiaren alorretako berrehun ordezkari baino gehiago. Bertan, gure probintziaren erronka eta aukerei buruz hausnarketan aritu dira Iñaki López Gandásegui (Aernnova), Juan Luis Cañas (Luis Cañas upategiak) eta José Antonio Jainaga (Gerdau), eta euren iritziak plazaratu dituzte. Foro horretan, eta EBren ekonomikoaren inguruan berriki egindako jakinarazpenak kontuan hartuz, lasaitasunerako mezua igorri da: “Perspektibarekin begiratu behar ditugu gauzak, epe luzerako joerak ikusi. Euskadi ezin da izan Espainian gertatzen denaren oso ezberdina; Espainia ezin da izan Europan gertatzen denaren oso ezberdina. Espainia ondo badoa, Euskadi ere ondo joango da, eta Espainia ondo joateko Europak ere ondo joan behar du. Gure suertea Europaren suertearekin loturik dago”, entzun izan da.

Ekitaldian, hainbat instituzioetako ordezkarik parte hartu dute, horien artean, Javier de Andrés, Arabako diputatu nagusia; Juan María Aburto, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika kontseilaria; eta Ana Oregi, Ingurumen kontseilaria.

Ignacio Marco-Gardoqui idazle eta iruzkingile ekonomikoa izan da moderatzailea eta “elkarrizketei” hasiera eman die, enpresetako aitzindariei ondoko galdera eginez: “Zein dira gakoak enpresa industrial batek biziraun dezan?

José Antonio Jainagaren (Gerdau) hitzetan, bere kasuan, hain zuzen ere, lehiatzen jarraitu ahal izateko berebiziko garrantzia izan dute enpresarentzako neurri berriak arteaz, nazioartekotzea, eta I+Gren alde egitea. Aipatu duenez, bere sektorean, hots, siderurgikoan, kapazitate gehiegi dago, eskari egonkorra, lan-kostu altuak eta lehiakortasun izugarria, ez baitago guztiontzat.

Bestalde, Iñaki López Gandáseguik (Aernnova) aitortu du ideia ona izan zela, duela urte batzuk, instituzioek oraindik Euskadin gaztea zen sektore aeronautikoaren alde egitea. “Egoera horrek, enpresa-ekimenarekin batera, erakutsi egin du apustu egoki eta garrantzitsua egin zela”, adierazi du. Ez alferrik, aitortu du, enpresen aurreikuspenen arabera, hurrengo urteotako salmentak onak izan direla. Ingeniaritza Eskolen eta Lanbide Heziketaren balioa ere nabarmendu du Gandáseguik, aurretik esandakoarekin batera, industria-proiektuak ezartzeko haztegia posible egiten baitute.

Luis Cañas upategien kasuan, Juan Luis Cañasek bere enpresa-ibilbidea sustengatzen duten hiru elementu zerrendatu ditu: berrikuntza, ikerketa eta komunikazioa, “egiten duzuna kontatzen ez baduzu, inor ez delako enteratzen”, esan du.

“Ez ditugu gure suertea eta Europarena bereizi behar”

Enpresaburuek aztertu egin dituzte Europaren martxa ekonomikoaren gaineko azken berriak. Hala, José Antonio Jainagak datuak erlatibizatzeko eskatu du. “Perspektibarekin begiratu behar ditugu gauzak, epe luzerako joerak ikusi. Euskadi ezin da izan Espainian gertatzen denaren oso ezberdina; Espainia ezin da izan Europan gertatzen denaren oso ezberdina. Espainia ondo badoa, Euskadi ere ondo joango da, eta Espainia ondo joateko Europak ere ondo joan behar du. Atzera begiratze badugu, ezin gara lar triunfalistak izan, abiapuntua ez baita berbera. 2009 eta 2013 artean, Alemaniako BPGd % 3,1 hasi zen; Frantziakoa, % 0,8; eta Espainiakoa eta Euskadikoa % 5,7 murriztu zen. Logikoa da, orain, Espainia apur bat hobeto egotea, oso behean egon garelako. Ez dauka zentzurik gure suertea eta Europarena bereizteak”.

Balaztak

Topaketa aberatsa izan da hiru aurrendariek egindako ekarpenei dagokienez, eta, besteak beste, enpresa-garapenaren balaztarik esanguratsuenak jorratu dituzte: batetik, energia elektrikoaren kostua, eta, bestetik lan-kostua. Bi alderdion gainean iritzi garbia du José Antonio Jainagak. Lehenengoaren kasuan, esan du ez dakitela bihar zenbat ordaindu beharko den kontzeptu horren truke, eta, horrela, konplikatua dela aurreikuspenak egitea. Lan-kostuak direla-eta, siderurgian orduko 30-40 € ordaintzen dituztela adierazi du. Kostu altuak, beraz. Halaber, salatu du batzuentzat konfrontazioa helburua bera dela, eta hori ezin daitekeela izan. “Gatazka –gehitu du– ezin da akordio batera heltzeko tresna bakarra izan”. Gerdauko arduradun nagusiak berriz, gogorarazi du, industria ezinbestekoa dela aberastasuna sortzeko. “Ditugun balaztak guztion artean kendu behar ditugu”, horretan bat datoz aitzindari arabarrak.

Elkarrekin aurrera

Lankidetzako espiritu horri erreparatuta, Cañasek defendatu du beharrezkoa dela elkarrekin kanpora ateratzea, bolumena egiteko eta gastuak partekatzeko. Gainera, Errioxako ardoaren etorkizuna marrazteaz gain, segmentazioa proposatu du (herrika, eskualdeka…) merkatuan lehiakorragoak izateko formula gisa.

Azkenik, dolarraren prezioaren inguruan ere aritu dira. Gerdauko eta Aernnovako aurrekontuetan, euroko 1,28 dolar eta 1,40 dolar aurreikusten dute dibisa, hurrenez urren.

Partekatu

Beste berri batzuk