Hiruko Elkarrizketak, PTA-K eta SEA-K lideratutako proiektuak, lehen urtea arrakasta handiarekin itxi du

Araba

Gaur goizean egin da Arabako Parke Teknologikoak eta SEA Arabako Enpresaburuen Elkarteak sustatutako Hiruko elkarrizketak enpresa-topaketen laugarren saioa. Parkeko erakusketa-aretoan 200 enpresa baino gehiago elkartu dira.

IMG_0272Enplegu sailburu Angel Toña, Ekonomia eta Lehiakortasunaren Saileko Arantxa Tapia, Segurtasuneko Estefanía Beltrán de Heredia eta Ingurumeneko Ana Oregui, Arabako ahaldun nagusiarekin, Javier de Andrésekin eta Batzar Nagusietako presidentearekin, Juan Antonio Záraterekin batera, protagonistek egin dituzten gogoeten lekuko izan dira. Hiru hauek izan dira protagonista gaurkoan: Javier Sotil, Mondragóneko presidentea; Antón Pradera, CIE Automotiveko presidente exekutiboa, eta Jon Ander de Lapatza, Amurrio Ferrocarril y Equipos-eko zuzendari nagusi eta kontseilari delegatua.

Eztabaidaren oinarrian hainbat gai izan dituzte, hala nola lehiakortasuna, finantzaketa edo egoera ekonomikoa eta teknologiaren munduaren eta enpresaren arteko konexioa.

Arlo horretan, enpresaburuek aitortu dute susperraldi ekonomikoa errealitatea dela, nahiz eta, Lapatzak adierazi duen moduan “etxeko lanak egiten jarraitu behar dugun”. Lapatzak berak uste du etxeko lanen artean sartzen direla enpresaren eta sindikatuen arteko harremanak errealistak eta garaiaren araberakoak izatea: “sindikatu eta enpresoi asko geratzen zaigu egiteko XXI. mendekoak izateko”.

Bestalde, Sotilek Unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanak arintzearen alde egin du “bien arteko bizikidetza funtsezkoa da. Lan asko egin behar da enpresak zentro teknologikoekin eta Unibertsitatearekin lotzeko”.

CIE Automotiveko presidenteak, Antón Praderak, euskal enpresaren ontasunak eta akatsak aipatu ditu: ontasunen artean, egiten jakitea nabarmendu du, eta akatsen artean, berriz, “Euskadin oso onak gara Industrian eta oso txarrak dimentsioan, txikiak gara”.

Praderaren ustez, denbora gutxian “Euskadik mundu osoan lantegiak dituzten ehundik gora multinazional izan beharko lituzke”.

Partekatu

Beste berri batzuk