Histocell-ek kapital-zabalkuntzaren lehenengo erronda itxi du, Reoxcare produktua nazioarteko merkatuan kokatzeko

Bizkaia

  • Finantzaketa errondak 2.5 milioi euroko zenbatekoa lortu du.
  • Reoxcare sendaketa zaileko zauriak orbaintzeko apositu aktibo berritzailea da.

1_HistocellTerapia zelularrean eta medikuntza birsortzailean espezialista den Histocell enpresak 2015-2020 plan estrategikoan aurreikusitako lehenengo finantzaketa erronda itxi du. 4 milioi euroko finantzaketa lortu behar du, batez ere, hiru osasun-produktuen garapena osatzeko eta bi sendagai zelularren I. eta II.a fase klinikoak bukatzeko.

Inbertsio errondaren lehenengo zatia itxi zen pasa den apirilean, 2.5 milioi euroko zenbatekoagatik, Histocell-eren akziodun nagusiei esker: ORZA AIE, Geroa-n eta Elkarkidetza-n inbestitzailea, Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa eta IMQ Taldea, besteak beste. Era berean, Seed Capital Bizkaia BI funtsa, guztiz berritzaileak diren enpresetarako garapen-kapitala duena, eta beste inbestitzaile pribatuak kide berri gisa sartu dira. Enpresa inbestitzaile berriak gehitzeko eta 2016. urtean zehar inbertsio errondaren bigarren zatia ixteko lan egiten ari da.

Sendaketa zaileko zauriak orbaintzeko erabiltzen den Reoxcare izeneko produktua nazioarteko merkatuan kokatzearren erabiliko da 2.5 milioi euroko zenbateko hau. Apositu aktibo berritzaile honek dituen oxidazioaren aurkako propietateek orbaintze prozesu naturala errazten dute. Reoxcare arrakastaz frogatu da sendaketa zaileko zauri mota desberdinetan: kronikoetan zein akutuetan.

Reoxcare merkatu ezberdinetan merkaturatzeko akordioak lortu ditu Histocell-ek; Luqa Pharmaceuticals enpresarekin sinatutako Txina, Hong Kong eta Makaorentzat  bezalakoa. Zuzendaritzak beste merkatu batzuetara zabaltzeko negoziazioekin jarraitzen du, Europa eta Asiakoekin bereziki.

2015aren amaieran merkaturatzea da helburua, CE marka lortu ondoren.

Histocell-i buruz

Histocell Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen enpresa biofarmazeutikoa da, Noray Biosciences Group-ekoa. Giza osasunaren arloan zelula terapiarako osasun-produktuak eta sendagaiak garatzen eta merkaturatzen ditu birsortze-medikuntzan aditua den enpresa honek. Histocell-ek guztiz espezializatutako 25 enplegatu ditu, Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimendutako produkzio-instalazioez gain. Zelula ama helduak bakarrik erabiltzen edo belaunaldi berriko biomaterialekin konbinatzen dituen erabileran oinarritzen da Histocell-eren teknologia. Honi esker, terapia aurreratutako eta ehun ingeniaritzako sendagaien garapenean duen prestigioa sendotu da. Arlo terapeutikoen artean, hezur-birsorkuntza, kartilago-birsorkuntza, dermatologia, neurobabesa eta birika-terapia daude.

Partekatu

Beste berri batzuk