Iaz ERPen merkatua % 7 igo zen Euskal Herrian
Euskal Autonomia Erkidegoan enpresen kudeaketarako softwarea sortu eta garatzen duten (ERP- Enterprise Resource Planning) 35 enpresek “ERPen Merkatua Euskal Herrian 2009” ikerketan parte hartu dute. Ikerketaren helburua Euskadin estatuko negozioaren bolumenaren %8 biltzen duen azpisektore garrantzitsuaren garapena eta joera aztertzea da. SPRIk (Euskal Garapen Agentzia) eta Elektronika, Informatika zein Komunikazio enpresen Euskal Clusterrak (GAIA) sustatutako eta IDC aholkularitzak egindako ikerketaren ondorioak gaur aurkeztu dira prentsaurrekoan.
Aipatutako ikerketan 2008ko merkatua aurreko urtekoarekin alderatuz, ERPen merkatua Euskal Herrian %7 hazi zela ondorioztatzen da. Era berean, negozio bolumena 33 miloi eurokoa izan zen, lizentzien salmenta eta egun dauden lizentzien mantentze lanei esker. Bolumena, gutxi gorabehera estatuko bolumenaren % 8 izan arren, euskal enpresek espainiar fabrikatzaileen %6a osatzen dute. Datu horrek ERPen euskal merkatua estatuko merkatuaren bataz bestekoa baino garatuago dagoela erakusten digu.
Bezero berriei dagokienez, 2009an software salmentak jaitsi egingo direla aurreikusten bada ere, egun dauden lizentzien mantentzeek eta modulu berrien salmentek, aurten merkatua % 5 inguru haztea ahalbidetuko dute. Hazkundea, beraz, estatuko merkatuan aurreikusitakoa baino ehuneko puntu bat (%4) altuagoa izango da.
Negozioaren bolumenaren nondik norakoak direla eta, 2008an Euskal Herrian mantentze sarrerek (eguneratzeak, bertsio berriak eta betiko bezeroei moduluak saltzeak) kopuru osoaren % 69 biltzen zuten, eta bezero berriei egindako salmentek, berriz, % 23.
Software merkatu euskaldunaren ezaugarri nabarmenetakoa, sarreren % 51 industria sektoretik etortzea da. Horri, zerbitzu sektoreak (%15) eta merkataritzak (%13) jarraitzen diote, finantza sektorea edo sektore publikoaren aurretik, azkeneko horietan gutxiago garatu da.
Ikerketan parte hartu duten 35 enpresetatik % 62,8 Gipuzkoan (22) daude kokatuta; % 34,28 (12 konpainia) Bizkaian eta bakarra Araban (%2,8).
Ondorioak eta erronkak
GAIA-Cluster TEICeko Zuzendari Orokorra den, Tomás Iriondok gaur prentsaurrekoan azaldu duenez, ERPen euskal merkatuak lehiazko dinamika berezia du eta honek estatuko gainerako merkatutik ezberdintzen du. “Euskal enpresen babespean tokiko fabrikatzaile ugari sortu dira eta horiek idiosinkrasia kapitalizatzen jakin izan dute, industria sektoreko erdi mailako enpresara zuzenduz, honenbestez, azken urteotan ez dute hazteko zailtasunik izan.”
ERPen euskal merkatua oinarri sendoetan ardaztu eta egun bere jarduera sektore berrietara (zerbitzu eta enpresa txikiagoak) zuzendu arren, GAIA-Cluster TEIC eta SPRItek honakoa azpimarratzen dute: “software merkatua erabateko eraldaketa bizitzen ari da eta erronka berriak agertzen hasi dira.”
Erronken artean, hurrengoak daude: epe ertainera begira, inbertsio berrien beharra (SOAra jauzi teknologiko berria, zerbitzuari zuzendutako analisia eta diseinuak); Euskal Herritik kanpo banaketa-kanala eraikitzeko zailtasunak (bere hazkunde gaitasuna murrizten du eta Euskal Herriko lehia-baldintzak gogortzen ditu); euskal industria-sektorean ERPen heldutasun hazkundea; sektorearen multinazionalen sartze handiagoa eta egungo egoera ekonomikoa.
“Hau guztiak epe luzera lehiako estrategia birdefinitzeko beharra azaleratzen du. 2009 ERPen tokiko fabrikatzaileek epe luzerako estrategia definitzeko urtea izan behar du, itxura hartzen hasi eta hurrengo bost urteetan zehaztuko den egiturazko aldaketaren atarian aurkitzen baikara”, azpimarratu du Iriondok.
Ikerketaren arabera, ERPen euskal hornitzaileek merkatuan emango den berehalako eraldaketari aurre egiteko, euren plangintzetan apurka-apurka kontutan izan behar dituzten ALDAKETAK honakoak dira:
1. Softwareen emate eredu berriak (SaaS): beraien eskaintza enpresa txikiari zuzentzen dioten fabrikatzaileek Interneten bitartez emate eredu berriak daudela jakin behar dute.
2. Garatzeko eredu berriak: softwarea ez du soilik fabrikatzaileak garatzen, baizik eta enpresaren mugetatik haratago aurkitzen diren garatzaile-komunitateek ere, (adibidez: software librearen garapen ereduak).
3. Partnerrekin lotura dituzten eredu berriak.
4. Lizentzia eredu berriak: bezeroek ordaintzen duten zenbatekoa aplikazioaren balorera egokitu dadin.
5. Fabrikatzaileen arteko kolaborazioaren eredu berriak: bezero berarengana zuzentzen diren lehiakideen koexistentzia.//