IBILek kargatzeko 100 gune baino gehiago instalatu ditu Euskadin, urtebetean

Kargatzeko gune kopuruari dagokionez, duela urtebete egindako aurreikuspenak gainditu dira, IBIL abian jarri zen unetik hona, Energiaren Euskal Erakundeak eta Repsolek %50nako partaidetza duen sozietatea•IBILek 35 ibilgailu elektrikori ematen die kargatzeko zerbitzua, eta laster, beste 25 ibilgailuri emango die zerbitzua.•2011n 80 ibilgailu elektriko gehiago izango dira Euskadiko automobilen parkean.•Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, 2020 urterako 43.000 ibilgailu elektriko ibiliko dira Euskadiko errepideetan. Urte horretan, ibilgailuak kargatzeko sarea 13.000 gunez osatuta egongo dela espero du IBILek.•Euskadiko automobil fabrikatzaile nagusiekin eta parke teknologikoetako arduradunekin lankidetzan dihardu IBILek.


Zamudio, 2011ko azaroaren 4a – IBIL sozietateak, Repsolen eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, partaidetza duen ibilgailu elektrikoa kargatzeko kudeatzaileak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune berrien instalazioen aurkezpenarekin batera, haren lehen urtekoaren jardunaren balantzea edo balorazioa egin du. Hala, jardunean daraman urtebete eskasean eta aurreikusitakoari jarraiki, ibilgailuak kargatzeko sarea 100 gune kopurura iritsi da. Aldi berean, mugikortasun elektrikoa gero eta automobil flota gehiagotan sartzen ari da eta automobilen fabrikatzaileak horretarako egokiak diren ereduak aurkezten ari dira.

IBILeko presidente Emiliano López Atxurrak eremu publikoan kargatzeko beste bi gune aurkeztu ditu. Oraingoan, ibilgailu elektrikoak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kargatzeko guneak izan dira. Aurkezpen ekitaldian, Francisco Berjónek, Euskal Autonomia Erkidegoko Parke Teknologikoen sareko presidenteak, Txaber Ourok, Bizkaiko Parke Teknologikoaren zuzendariak eta José Manuel Nogalesek, Arabako Parke Teknologiaren zuzendariak parte hartu dute, eta biek nabarmendu eta berretsi dute beren apustua teknologia berrien alde, garraio eraginkorra lortzeko bidean.

Aurkezpenean, Euskadin ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune-sarearen egoeraren berri emateaz gain, ibilgailu mota horiek sustatzeko ekimenak ere azaldu dira. Hala, Energiaren Euskal Erakundearen diru laguntza jaso duten 100 ibilgailu elektriko inguru dabiltza dagoeneko gure errepideetan gaur egun, eta ezari-ezarian gero eta gehiago izango dira; batez ere, floten jabetza duten enpresek erakusten duten interesaren ondorioz.

Zehazki, gaur egun, IBILek 35 ibilgailuri ematen die zerbitzua, eta laster, enpresako bazkideek erositako beste 25 ibilgailu elektrikori ere zerbitzua emango die, enpresek erositakoak gehienbat.

Era berean, ibilgailuak kargatzeko 100 gune funtzionamenduan daude edo laster hasteko, eremu publikoan zein pribatuan. Hartara, 2011 urterako ezarritako helburuak edo aurreikuspenak gainditu dira; izan ere, 85 izango zirela aurreikusten zen, IBILen planifikazioaren arabera, 2020. urtean, Euskadin, ibilgailuak kargatzeko 13.000 gune izango dira erabilgai.

Bestetik, IBILek lankidetza hitzarmen garrantzitsuak sinatu ditu automobilen fabrikatzaile nagusiekin; esate baterako, Renault, Nissan, Peugeot, BYD eta General Motors enpresekin. Horren ondorioz, puntako bost etxe horiek aukera ematen diete beren bezeroei IBILen zerbitzuak erabiltzeko, fabrikatzen duten ibilgailu elektriko modelo berriak kargatu ahal izateko. Izan ere, automobilen fabrikatzaileek prestazio handiko automobil elektrikoak merkaturatzen ari dira, erosotasun, irispide eta abiadura aldetik, bezeroen premiekin bat datozen ibilgailuak, eta, beraz, gero eta salmenta gehiago dakarrena.

Azaroan, IBILek bestelako zerbitzuak eskainiko dizkie bere bezeroei. Hala, ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen kudeatzailea izango da zerbitzu gehigarriak edo osagarriak eskaintzen horrelako ibilgailuen erabiltzaileei. Balio erantsia duten zerbitzu berri horien artean dugu, adibidez, telefono mugikorren bidez erabiltzaile horiei kargatzeko gune edo zutoinez informazioa ematearena.

Euskadin ibilgailu elektrikoa zabaltzeari begira, IBILen helburuak oso handinahiak dira; izan ere, 2020an, gure errepideetan 43.000 ibilgailu elektriko zirkularazi nahi ditu. Zerbitzu hori emateko eta Euskadin azpiegitura egokia izateko, intereseko lekuen jabe edo arduradunekin zenbait hitzarmen eta akordio sinatu ditu, parke teknologikoetan dihardutenekin, kasu. Hain zuzen ere, Bizkaiko parke teknologikoan aurkeztu da gaur IBIlen kargatzeko bi terminal berriak.