IK4-TEKNIKERek munduko eguzki-teleskopio handienaren neurriak egiaztatu ditu

Gipuzkoa

. Egiaztapen-prozesua laser-tracker baten bidez egin zen

. Neurketan, domoaren mugimendu horizontalaren, bere ardatzarekiko mugimenduaren eta teleskopioaren irekiduraren karakterizazioa ere egin ziren.

 

telescopioMunduko eguzki-teleskopio handiena eraikitzeko, zeina laster Hawaiiko Maui uhartean, Estatu Batuetan, instalatuko baita, goi-kalitateko egiaztapen-prozesu metrologiko bat behar izan da, eta egiaztapen hori IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoaren metrologia-sailak egin du.

Teknologia Aurreratuko DKIST Eguzki Teleskopioaren domoa (Daniel K. Inouye Solar Telescope) IDOM euskal ingeniaritzak diseinatutako egitura bat da, eta munduko eguzki-teleskopiorik handiena hartuko du bere barnean. Estatu Batuetako astronomiaren gaur egungo proiektu nagusia da. Garrantzi horretako proiektu baten doitasun-eskakizunek neurketan kalitaterik handiena izatea eskatzen zuten; beraz, fabrikatzaileek zentro teknologiko honetara jo zuten, alor horretan duen espezializazioagatik eta baliabide metrologikoetan duen ezagutza sakonagatik.

Egiturak 27 metroko diametroa du, eta 22 metroko garaiera, eta hiru mugimendu hauen karakterizazioan oinarritutako egiaztapen-prozesu bat behar zuen: domoaren mugimendu horizontala, bere ardatzarekiko mugimendua eta teleskopio-begiaren irekiduraren mugimendu bertikala.

Normalean, ohiko teleskopioen domoek irekidura handi bat daukate geldirik egoteko astroari jarraitzen dioten bitartean. IDOMek diseinatutako domoak, mugimendu zehatzen bidez jarraitzen du teleskopioa, honen irekidura zehaztasun milimetrikoarekin kokatzeko. Mugimendu horiekin irudi partzialak lortuz doa munduaren irudi oso bat osatu arte. Lau metroko ispilu nagusi batekin, teleskopio honek Eguzkiaren gainazalean hogeita hamar bat kilometroko xehetasunak hauteman ahal izango ditu.

Neurketa

Neurketarako, IK4-TEKNIKEReko adituek AT402 laser tracker bat erabili zuten: laser-sorta baten bidezko neurketa-tresna zehatz bat da, 160 metroko erradioko neurketa-tartea duena, eta duten pisuagatik ohiko ekipamenduen bidez egiaztatu ezin diren pieza handiak egiaztatzeko gai dena.

Teleskopioaren egitura nagusiaren neurri handiak kontuan hartuta, zentro teknologikoko bi lagunek osatutako talde bat Hilfaren instalazioetara joan zen, Basaurira, Hilfa enpresan muntatu baitzen egitura.

Pieza eta haren mugimenduak neurtzeaz gain, piezaren doitasun-eskakizunetan sartzen zen zehatz-mehatz kontrolatzea piezari nola eragiten dioten zenbait aldagaik, hala nola haizeak, tenperaturak edo egituraren elementu mugikorren beren bibrazioek. Elementu horiek guztiak kontrolatuz, egiaztapena behar bezala egitea ziurtatzen da, eta halaber ziurtatzen da pieza muntatu ondoren teleskopia bere kokalekuan arazorik gabe txertatuko dela, eta horrek denbora, kostuak eta ustekabeko arazoak saihesten ditu.

Laser trackerra teleskopioaren erdian jarrita egin zen neurketa, egiaztatu beharreko elementuei islatzaile batzuk erantsi eta gero. Horrela, domoa horizontalean zein bertikalean birarazi zen, informazio guztia jasotzearren, gero analizatzeko. Analisiaren bidez, zehatz-mehatz jakin zen nola jokatzen duten domoaren bi biratze nagusiek.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk