IkasEkiten 2026 abian da, ideiaz eta talentuz beteriko lehen jardunaldi batekin
Colegio San José, San Viator Vitoria-Gasteiz eta IES Badaia BHI ikastetxeetako ikasleak hartu ditugu. Erronkaz, ikaskuntzaz eta talde-lanez beteriko goiza izan dute.
Euskadiko Parke Teknologikoko dinamiketan, Bingo Ekiten jolasean, Canvas sinplifikatuan eta amaierako aurkezpenetan, edizio berri honetan dagoen talentua, sormena eta ekiteko gogoa erakutsi dute beste behin.
Amaitzeko, Gorka Diez-Caballero izan dugu gurekin, produktuen CE marka lortzeko aholkularitzan espezializatutako deviCE sistemas S. Coop. enpresaren sortzaileetako bat eta aholkularia. Gorkak bere esperientzia eta aholkuak partekatu ditu ikasleekin, enpresa-mundua modu hurbil eta praktikoan ezagutzeko aukera emanez.
Lehen jardunaldi honekin eman diogu hasiera IkasEkiten 2026ri, ideiak, ilusioa eta ikasteko eta ekiteko aukera berriak dakartzan edizio bati.