Ikusi, Ormazabal eta Cisco, kasu arrakastatsua

Albisteak, Gipuzkoa

Ikusi, Velatiaren enpresa, digitalizazioan eta zibersegurtasunean espezializatutako zerbitzu teknologikoen enpresa da

Velatia Taldeko enpresa bat da Ormazabal, mundu mailan erreferentziazkoa azpiegitura elektrikoetarako soluzio pertsonalizatuak eta goi-mailako teknologiak garatzen. Sare elektrikoa digitalizatzeko, energia berriztagarrien sorkuntza integratzeko, mugikortasun jasangarriagoa ahalbidetzeko eta energia elektrikoaren behar kritikoak dituzten eraikin eta azpiegiturak hartara konektatzeko soluzioak eskaintzen ditu Ormazabalek.

Eremu oso sentikorrak dira, eta, horregatik, Ormazabalek punta-puntako teknologia garatu behar du bezeroei eskaintzen dizkien eta bere prozesu propioetan erabiltzen dituen soluzioei dagokienez.

Ormazabal erakunde zabal bat da, 16 ekoizpen-zentro dituena eta 50 herrialde baino gehiagotan lan egiten duena; enplegatuei laneko esperientzia ona (presentziala, urrunekoa edo hibridoa) ematea da erakundearen erronketako bat.

Ormazabalek toki oso desberdinetan biltegiratuta dagoen informazio asko partekatu eta atzitu behar izaten du, erabiltzailearentzat arina, erraza, segurua, erosoa eta inklusiboa den modu batean, munduko edozein tokitatik eta arrazoizko kostuan.

Ikusi eta Cisco erakundeetan aurkitu du Ormazabalek behar horietarako erantzuna; hala, konektagarritasuneko eta segurtasuneko azpiegitura eraldatzeko proiektu bat garatu dute elkarrekin, beren profesionalen lana (dena delako formatuan) kondizio egokietan egiten dela bermatzeko, eraginkortasunari, segurtasunari eta erabiltzaile-esperientziari dagokienez.

Ezarritako soluzio berriei esker, azken erabiltzaileak malgutasun handiagoa du, edozein tokitatik eta gailutatik lan egiteko aukera baitu, datua edo aplikazioa edonon dagoela ere. Hala, bulegoan bertan izango lukeen esperientziaren berdina izatea lortzen du.

Enpresaren ikuspegitik, funtsezkoa da konektagarritasun-soluzioak eskalagarriak izatea, eta kostuen aldetik eraginkorrak. Testuinguru horretan, Ikusi eta Cisco erakundeek proposatutako soluzioei esker, Ormazabalek sareaz benetan egiten duen erabilera bakarrik ordaintzen du, zerbitzuak arintasunez hedatzen ditu hodeian, eta erabiltzailea bide egokienetik sartzen da sarera une oro.

Hainbat zerbitzu ezarri dira sare dinamiko horretan oinarrituz; besteak beste, gune korporatibo kolaboratiboak, lan-eredu hibridoei erantzuna ematen dietenak. Horretarako, Ikusik ingeniaritza-lan pertsonalizatu bat garatu du, areto bakoitzari emango zaion erabilerarekin erlazionatutako negozio-aldagai guztiak kontuan izanda.

Ikusik, bezeroari entzunez, Ormazabalen negozio-beharretara ondoen egokitzen den proposamena egin ahal izan dio. Kasu honetan, Ikusik digitalizazioan eta zibersegurtasunean duen esperientzia guztia jarri du Ormazabalen eskura, teknologiaren alorrean nazioartean erreferentea den Ciscoren laguntzarekin.

Enpresen digitalizazioak lan-eredu berriak bultzatu ditu, eta, horretaz gainera, zibersegurtasunak ezinbesteko protagonismoa hartzea eragin du, beharrezkoa baita mehatxu berriak identifikatzeko eta neutralizatzeko.

Hala, Ikusik eta Ciscok gauzatutako proiektuak zenbait soluzio aurreratu hartzen ditu barnean informazioaren teknologiako ekipamenduen segurtasuna bermatzeko, bai eta Ormazabalek Madrilen, Bizkaian eta Burgosen dituen lantegietako eragiketa-prozesuetan erabiltzen dituen ekipamenduen segurtasuna bermatzeko ere. Hala, Ormazabaleko pertsonen lankidetza fluidoa izatea eta prozesuak gero eta eraginkorragoak izatea lortu da, konpainiaren informazioa eta negozioaren jarraitutasuna arriskuan jarri gabe.

Teknologiari esker, Ormazabalen denbora eta baliabideak optimizatu dira, joan-etorrietan eta prozesuetan aurreztu da, eta hirugarren onura bat ere izan da: Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen laguntzea, Ormazabalek eta Velatia taldeak erabateko konpromisoa baitute haiekiko.

Partekatu

Beste berri batzuk