Industria-sektorea WEROIren laguntzaz baliatzen ari da COVID-19aren krisialdian zehar negozio aukerak aurkitzen jarraitzeko

Albisteak, Bizkaia

Guztira, 2019. urtean, 43 herrialdeetan lortutako 9.800 kontaktu kualifikatu transferitu zizkien WEROIk bere bezeroen Merkataritza Sailei. Horrenbestez, WEROIren bezeroen batez-besteko fakturazioa % 6,3 handitu zen

Krisia hasi zenetik, WEROIk nazio- eta mundu-mailako 8 industria-enpresa berri gehitu ditu bezero-zorrora. Ondorioz, lantalde operatiboa handitu behar izan du

 

«Salmenta-aukera horiek erakartzea ezinezkoa zatekeen WEROIren taldeak merkataritza-estrategia digital bat garatu ezean», azaldu du Cecilia Dulantok, Mondragon Taldearen menpeko Urola Solutions enpresaren marketin-arduradunak

 

Industria-sektoreko hainbat kluster jarri dira WEROIrekin harremanetan, beren enpresa-bazkideei ohiz kanpoko merkataritza-estrategien bidez negozio aukera berriak aurkitzen lagunduko dieten «premiazko» soluzioen bila

 

«Zenbait proiektu martxan jarri ditugu dagoeneko eta proiektu horiek lehendabiziko emaitzak lortzen hasiak dira», azaldu du Jon Ansoleagak, Eraikune Euskadiko Eraikuntzaren Klusterraren zuzendari nagusiak

Martxoaren 14an, Espainiako Gobernuak COVID-19aren pandemia zela eta, alarma egoera ezarri zuen. Erabaki horrek ezinegona ekarri zien Euskadiko eta Espainiako hainbat enpresari, baita WEROIri ere. Ezinegona, kezka eta beldurra.

Hala ere, lehenengo unetik, gogoeta egin ondoren, WEROIk argi ikusi zuen ezin zela besoak uztarturik geratu. «Immobilismoa ez da aukera bat. Industriak inoiz baino gehiago behar gaitu negozio-aukera berriak erakartzeko eta azken 11 urteetan zehar egin dugun bezala, enpresen Merkataritza Sailei laguntza emateko. Irtenbide horiek, jakina, webgune txukunago bat behar dutela esatetik haratago doaz. Gure erronka nagusiak azokak bertan behera geratu izanak gure bezeroen merkataritza-jarduerari eragiten dion kaltea arintzea eta sektore edo bezero jakin batekiko mendekotasun handia izateagatik arriskuan egon daitezkeen enpresen dibertsifikazioa bultzatzea dira», azaldu du Maitane Hernándezek, WEROIko bazkide-sortzaile eta kudeatzaileak.

Egoera berrira bikain egokitu den enpresetako bat Urola dugu, Urola Solutions eta Urola Packaging dibisioen bitartez ontzien fabrikaziorako soluzioak eskaintzen dituen Mondragon Taldearen menpeko kooperatiba. «Astebete eskasean jasotako kontsulta digital mordoak erakusten dutena (deiak eta webguneko inprimakiak), nazioarteko merkatuak gure soluzioetan duen interesa da, baina salmenta-aukera horiek erakartzea ezinezkoa zatekeen WEROIren lantaldeak merkataritza-estrategia digitala garatu ezean. Ahal dugun guztia egiten ari gara kontsulta horiek behar bezala eta egoki den epean kudeatzeko», azaldu du Cecilia Dulantok, Urola Solutions-eko marketin-arduradunak.

«2019a urterik oparoenetako bat izan zen WEROIren historian: 43 herrialdeentan lortutako 9.800 kontaktu kualifikatu transferitu genizkien gure bezeroen Merkataritza Sailei. Horrenbestez, gure bezeroen batez-besteko fakturazioa % 6,3 handitu zen», gogoratu du Urko De La Torrek, WEROI-ko operazio-arduradunak.

Eraikunek (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak) martxoaren 20an argitaratutako inkestaren emaitzen arabera, pandemiak enpresen Merkataritza Sailei eragingo die gehienbat. «Inkestatutako enpresen % 62,8k uste du nabarmen murriztuko dela bere merkataritza-jarduera», azaldu du Jon Ansoleaga klusterraren zuzendari nagusiak. «Horregatik, WEROIren laguntza bilatu dugu, Eraikune osatzen duten enpresei kanal digitalaren onurak hurbiltzeko, ohiko merkataritza-jardueraren osagarri. Zenbait proiektu abiarazi ditugu dagoeneko eta are garrantzitsuago, proiektu horiek lehen emaitza komertzialak lortzen hasiak dira», gehitu du.

«Merkataritza Sailak etxetik lan egiten ari dira eta beraz, ohiko bezeroak eta bezero potentzialak bisitatzeko aukerarik ez dutela kontuan hartuta, negozio aukera berriak erakartzeko estrategia digitalek funtsezko zeregina hartu dute gure inguruko B2B eta industria-enpresa askoren biziraupenean», azaldu du José Luis Gilek, Bilboko Merkataritza Ganberako Enpresentzako Zerbitzuen Saileko zuzendariak.

Eraikunez gain, industria-sarearen enpresa-kopuru garrantzitsuak biltzen dituzten hainbat elkarte jarri dira WEROIrekin harremanetan, beren bazkideei COVID-19aren eragin negatiboa arintzen lagunduko dieten proiektuak eta irtenbideak garatzeko. Horien artean daude Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza (FVEM), Informazio Teknologien eta Teknologia Elektronikoen alorreko Industrien Elkartea (GAIA) eta Fluidoak Manipulatzeko Ekipoen, Soluzioen eta Prozesu Teknologien Espainiako Elkartea (Fluidex).

WEROI aspalditik dabil Fluidex elkartearekin elkarlanean. Elena Fernández Fluidexeko zuzendariak pasa den urtean WEROIren bulego berrien inaugurazio-ekitaldian emandako hitzaldian adierazi zuenez, emaitza onak lortzeko «oso garrantzitsua da WEROIrekin komunikazio handia izatea eta haien jarraibideak kontuan hartzea».

2020rako proiektu berriak eta aurreikuspenak

Krisia hasi zenetik, WEROIk nazio eta mundu mailako 8 industria-enpresa berri gehitu ditu bezero-zorrora. Hori dela eta, enpresak bi pertsona berrirekin indartu behar izan du bere lantalde operatiboa, eta hurrengo hilabeteetan beste 4 langile gehiago kontratazea aurreikusten du.

«Aste Santuko oporrak atzeratu ditugu eta gogor ari gara lanean, baita asteburuetan ere, gure bezeroak ahalik eta kalte txikienarekin atera daitezen krisi honetatik», azaldu du De La Torrek.

«2020. urterako aurreikuspenak oso onak ziren eta WEROIren kasuan, gainditzen ari dira. Hala ere, pena bat da negozioaren gorakada hori zoritxarreko egoera baten ondorioz gertatu izana. Harro gaude WEROIren hazkundea ikusteaz, baina testuinguru honek sentitzen dugun zorionaren zati bat kentzen digu. Horregatik, gure bezeroak ziur egon daitezke gure esku dauden baliabide guztiekin lagunduko diegula krisi honetatik ateratzen», esan du Hernándezek.

WEROI, B2B ETA INDUSTRIA SEKTORERAKO MERKATARITZA-ESTRATEGIA DIGITALEN GARAPENEAN ESPEZIALIZATUTAKO ENPRESA

Interneten bitartez negozio-aukera berriak erakartzeko laguntza ematen duen enpresa da WEROI. B2B eta industria-sektorean espezializatuta gaude eta 10 urte baino gehiago daramagu marketin digitaleko proiektuak garatzen. Kanal digitalaren abiaduraz eta kapilaritateaz baliatuta, inbertsio digitalek emaitzen kontuan benetako eragina izatea bilatzen dugu. Horretarako, estu-estuki lan egiten dugu gure bezeroekin, proiektuaren definizio estrategikoa eta operatiboa zehazteko, proiektuaren ROIa neurtzeko, eta marketin- eta salmenta-sailen arteko beharrezko informazio-fluxuak diseinatzeko.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk