Ingeteamek aurten bere I+G inbertsioa %34 areagotuko du, 32 milioira arte

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen Ingeteam euskal industria-taldeak aurten bere I+G+Brako aurrekontua %34 areagotuko du 32 miloi euro zuzenduz. Krisialdi ekonomiko gogorraren baitan teknologia eta berrikuntzaren aldeko apustu sendoa frogatzen duen igoera 2008an jarduera horretarako partida %34 handitu ondoren eman da. Aurreko ekitaldian 23,9 milioi euro zuzendu ziren horretarako, fakturazioaren %3,37 alegia, eta kopuru hori bat dator konpainiak azkeneko urteotan sektore elektroniko eta elektrikoan izandako garapen indartsuarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk