Obamaren kanpainako zuzendaria Zamudion. Iparramerikako presidentearen “lineako” komunikazio-estrategia azalduko du.

Bizkaia

Rahaf Harfoush-ek, Barack Obamaren lineako komunikazio-estrategiaren zuzendariak, European Software Institute-k (ESI Tecnalia) antolatutako, Bridging the Digital Gap kongresuan parte hartuko du. Kongresua ESI institutuak Zamudion (Bizkaia) dituen instalazioetan egingo da asteartetik maiatzaren 5etik –asteartea– aurrera. Yes, we did izenburupean, hedabide berrietan eta teknologiak gizartean duen eraginean aditua den Rahaf Harfoush hizlariak giza komunikabideak tresna estrategiko gisa funtziona dezaketela azalduko du. Era berean, Obama Estatu Batuetako presidentziara eraman duten giltzarriak argituko ditu komunikazio eta teknologia berrien ikuspuntutik.

Partekatu

Beste berri batzuk