ITP Aerok 400 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu belaunaldi berriko motorretan

Albisteak, Bizkaia

Konpainiaren historiako ikerketa, teknologia eta demostratzailerik handieneko inbertsio-programa da. Horren bidez, belaunaldi berriko korridore bakarreko etorkizuneko hegazkinetarako (NGSA) eta defentsako programa berrietarako funtsezko teknologiak garatzea bizkortuko du

ITP Aerok bere historiako ikerketa, teknologia eta demostratzaileren arloko inbertsio-programarik handiena abiatu du, garapen teknologikoaren lidergoa indartzeko eta etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldirako industria-bazkide estrategiko gisa sendotzeko helburuarekin.

Hurrengo lau urteetan (2027-2030), konpainiak 400 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu propultsio-teknologia aurreratuetan, programa demostratzzaileetan eta saiakuntza-gaitasunetan. Inbertsio horrek etorkizuneko propultsio-sistemetarako funtsezkoak diren erabilera bikoitzeko teknologien garapena eta industrializazioa bizkortuko ditu, eta ITP Aero funtsezko eragile bihurtuko du belaunaldi berriko korridore bakarreko hegazkinak (NGSA, Next Generation Single Aisle) eta defentsako plataforma berriak bultzatuko dituzten motorren garapenean.

Espero da etorkizuneko NGSA programek datozen hamarkadetako abiazio komertzialeko aukerarik handienetako bat ordezkatzea; izan ere, 2035 eta 2055 artean korridore bakarreko 40.000 hegazkin berri inguru aurreikusten dira. Hegazkin-fabrikatzaileak efizientzian, jasangarritasunean, ustiapen-kostuetan eta zarataren murrizketan hobekuntza nabarmenak ekarriko dituzten hegazkin-arkitektura berriak aztertzen ari diren bitartean, ITP Aerok gaurtik bertatik egiten du inbertsioa etorkizuneko motorrak posible egingo dituzten teknologien abangoardian kokatzeko.

Helburu hori babesteko, ITP Aerok demostratzzaile teknologikoen eta saiakuntza-jardueren programa zabala garatuko du. Programa hori dagoeneko sostengatzen dute ekimen publiko-pribatuek, hala nola Europako Clean Aviation programak, Eusko Jaurlaritzaren programa teknologikoek eta Erresuma Batuko Aerospace Technology Institute (ATI) erakundearen programek.

Programak teknologia disruptiboen zorro zabala hartzen du bere baitan. Abiadura handiko turbinetan, ITP Aero belaunaldi berriko soluzio aerodinamikoak, akustikoak eta egiturazkoak garatzen ari da, eraginkortasuna handitzeko eta pisua murrizteko. Teknologia horiek etorkizuneko NGSA motorren erregai-kontsumoan %25 inguruko hobekuntza ekarriko dute; motor horien helburua %15eko hobekuntza orokorra lortzea da, eta, aldi berean, igorritako potentzia akustikoa %50 murriztea.

Belaunaldi berriko motorren egitura nagusien garapenean, ITP Aerok egiturazko galdaketaren arloan duen esperientzia paregabea eta fabrikazio gehigarrian dituen gaitasun propioak uztartuko ditu, diseinuaren eta fabrikazioaren ikuspegi integratu baten bidez. Bertikalki integratutako estrategia horrek, digitalizazioan, adimen artifizialean eta simulazio aurreratuan oinarrituta, osagaien pisua nabarmen murriztea ahalbidetuko du, haien iraunkortasuna eta eskalagarritasun industriala mantenduz.

Iragarpen hau ITP Aeroren inbertsio eta hazkunde iraunkorreko aldi baten barruan kokatzen da. Hurrengo lau urteetan, konpainiak garapen teknologikorako egiten duen inbertsioa bikoiztuko du, eta bere historiako ikerketa, teknologia eta demostratzaileren programarik anbiziotsuena abiaraziko du.

Erlantz Cristobal ITP Aeroko CTOak honako hau adierazi du: «Inbertsio hau industria aeroespazialaren etorkizunarekiko konpromiso sendoaren adierazgarri da. Propultsio-teknologia disruptiboen garapena bizkortuz, gure saiakuntza- eta demostratzailé-gaitasunak zabalduz eta belaunaldi berriko propultsio-sistemen inguruko ezagutza indartuz, ITP Aero etorkizuneko motor-programetan funtsezko eginkizuna betetzeko prestatzen ari da.»

Partekatu

Beste berri batzuk