ITPren Industria Planean 88 milioi baino gehiago inbertituko dira

Bizkaia

  • Industria de Turbo Propulsores, S. A. (ITP) enpresak 88 milioi euroko inbertsioa egingo du 2011-2015 epealdian Zamudioko eta Ajalvirreko fabriketan Plan Industriala gauzatzeko. 2013ra arte 53 milioi onartu dira. 2011 eta 2015 artean turbinen arloaren produkzio eta muntaketa ahalmena hirukoiztu egingo da, nahiz eta erabilitako industria-azalera berdina izan.

ITPren egoitza nagusia, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia ParkeanITP Taldeak 2011-2015rako ezarri duen Plan Estrategikoaren barruan diseinatu da Industria Plana, bere helburu nagusietako biri erantzuna emateko xedearekin: inbertsioa optimizatuz ahalmena areagotzea, eta produktu-kostua nabarmen murriztea lortzea.

Horretarako, produkzio-zentro bakoitzaren planak zehazterakoan euren baldintza bereziak kontuan hartu dira. Produkzio doituaren (Lean Manufacturing) filosofiaren printzipioetan oinarritzen da ITPren xedea. Azken finean, honako ezaugarri hauek dituzten produkzio-prozesuak lortu nahi dira:

–          Heltze-aro denbora murriztuak (Lead Times).

–          Pieza onak lehenengoan (Right First Time).

–          Zerbitzu mailaren %100 (On Time Delivery).

Zamudioko zentroaren ezaugarriak produkzio funtzionalaren araberako eskema jarraitzen zuten eta horrek erantzun malgua eskaintzen zien produktu mota anitzei. Ondorioz, heltze-aro denborak handiagoak ziren. Halaber, produkzio-zentro hori askotariko produktuak egiteko gai zenez, orain duen leku lehiakorra lortu zuen.

Eskaria geroz eta handiagoa denez, batez ere, presio baxuko turbinen osagarriei (LPT) dagokienez, une honetan hainbat produktu-lerro defini daitezke. Hortaz, aipatutakoa modu eraginkorrean lortzeko diseinatu da Industria Plana. Plana gauzatzearen helburua da Zamudioko zentroa gaitzea azkarrago ekoitz dezan, hasiera batean aurreikusitako baino industria-azalera txikiagoarekin eta bideango produktu gutxiagorekin. 2011-2015 epealdian turbinen arloaren produkzio- eta muntaketa-ahalmena hirukoiztu egingo da industria-azalera berdina erabilita.

Instalazio berriak

Makineriari dagokionez, epealdi horretarako aurreikusten den inbertsio-bolumena 66 milioi eurotara igo da eta 36 instalazio berriren erosketa ez ezik, 47 tresnen mugimendua ere jasotzen da. Ezarri zenetik gaur egun arte lortu diren emaitzek funtsezko aldaketa eragin dute jada gauzatutako lerroetan. Horien artean TBH dago (Tail Bearing House), alegia, motorra hegoarekin lotzen duen egitura, zeinetan heltze-aro denbora %70 baino gehiago murriztu baita.

Diseinatutako lerroen eraikuntza burutzen eta horietan egiten diren operazioak optimizatzen dira hurrengo etapetan. Horretarako, produkzioan eraginkorrak ez diren alderdiak zehatz-mehatz aztertu eta, ondoren, ezabatu egiten dira. 2011-2015rako Industria Plana behin amaituta, 25 milioi euroko murrizketa aurreikusten da bideango obran.

Ajalvirreko (Madril) zentroan –turbinak muntatzen dira bertan– motorren arloan jarraitzen den Industria Planaren metodologiaren arabera, lehenenik eta behin eskuzko operazioak aztertu dira xehetasunez. Ondoren, mugimenduak, manipulazioak eta itxaron-denborak identifikatu eta ezabatzeaz gain, prozesu guztietarako metodo estandar ezin hobea definitu da. Azkenik, etengabeko fluxuko produktu-lerro eraginkorra diseinatzeari ekin zaio.

Industria Plana martxan jartzeko aukeratu zen arloa gurpilen muntaketa izan zen, presio baxuko turbinaren amaierako mihiztaduraren aurretik dagoena. 2013ko otsailean, gurpilak muntatzeko lerroa –aipatutako printzipioetan oinarritutako diseinuarekin– erabat ezarri zen. Ondorioz, produkzio-denbora eta heltze-aro denborei dagokienez, lortutako hobekuntzak arrakastatsuak izan dira. Hurrengo urratsetan prozesu hori muntaketaren beste arlo batzuetara eramango da.

ITP Taldea – SENERren (%53,125) eta Rolls-Roycen (%46,875) partaidetza duen ITP Taldeak hainbat jarduera gauzatzen ditu, hala nola, diseinua, ikerketa eta garapena, fabrikazioa eta galdaketa, motor aeronautiko eta gas-turbinen muntaketa eta horietan probak egitea. Gaur egun munduan dauden motor-fabrikatzaile gehienen mantentze-zerbitzuaren hornitzaile ofiziala da. ITP Taldeak guztira 18 produkzio-zentro ditu Espainian, Britainia Handian, Maltan, Estatu Batuetan, Indian eta Mexikon, eta bertan 3.000 pertsonek lan egiten dute.

http://www.itp.es

Partekatu

Beste berri batzuk