Japoniako, Txileko eta Estoniako ordezkaritzek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea bisitatu dute apirilean
Nagaoka-ko Unibertsitate Teknologikoaren misioa (Japonia) izan zen Parkeak irailean jasotako aurreneko bisita internazionala. Zehazki, unibertsitate horretako hiru irakaslek gure instalazioak bisitatu zituzten eta Euskadiren potentziala nabarmendu zuten, jarraitzeko eredua baita euren ustez. Izan ere, euskal unibertsitateekin akordioak sinatu dituzte eta, Euskaditik, “Gigaku” programaren –Nazioarteko Campuseko egitasmo aitzindaria, Japoniako gobernuak diruz laguntzen duena– Europako koordinazioa kudeatu nahi dute.
Hilaren 27an beste bisita bat egon zen, Txileko Maule eskualdeko ordezkaritzarena hain zuzen. Euskal Autonomia Erkidegoko garapen-planak eta espezializazio adimenduko estrategiak nola gauza, goberna eta kudea daitezkeen ezagutzea zen euren asmoa. Bisitaldian hainbat alorretako ordezkarik parte hartu zuten, hala nola unibertsitatekoak, sektore pribatukoak eta tokiko gobernukoak, baita garapen produktiboaren korporazioak eta Txileko Gobernuak Maulen dituen ordezkariek ere.
Azkenik, Sprik antolatuta Bizkaiko Parkean apirilaren 27an gauzatu zen Intergune2015 jardunaldia aprobetxatuz, Estoniako enbaxadorea Parkeko zuzendari nagusi José Miguel Corresekin bildu zen. Zenbait gai jorratu zituzten, ekonomia eta enpresak ardatz harturik.