Koldo Arandia AFMko presidente berrautatu dute

Gipuzkoa

 

Makina-erraminta ekoizleen espainiar Elkartearen, AFMren Batzar Orokorrak Koldo Arandia berrautatu du Elkarteko presidente Donostiako Teknologia Parkean, apirilaren 23an egindako ekitaldian.

 

Batzar Orokorrean 2009. urteari dagozkion datuak aurkeztu ziren, sektorearen historiako daturik okerrenak eta aurtengo aurreikuspenak ere azaldu zituzten bertan. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, SPRI, Adegi, Confebask, Gipuzkoako Ganbara, BEC eta Elkargiko ordezkariek hartu zuten parte, besteak beste, AFMren bileran.

AFMk gonbidatuta, Koldo Saratxagak hitzaldia eskeini zuen “Biziraupenerako beharrezkoa den estilo berria”

Partekatu

Beste berri batzuk