Kutxa Ekoguneak ateak ireki ditu berriro

Kutxa Ekoguneak ateak ireki ditu berriro. Uda honetan, zatoz gure parkera: egitarau bat prestatu dugu, naturarekin harremanetan dauden une handiez gozatzeko aukera izan dezazun.

Geldialdi honen ondoren, udalekuak hasi dira eta Haur Parkea irekita egongo ez den arren, hainbat dinamizazio jarduera eta jolas kutxak prestatu ditugu gure zelaietan aire zabalean gozatzeko.

JOLAS KUTXAK
Jolas librea, sinbolikoa eta autonomoa sustatzeko materialen kita

Orain, inoiz baino gehiago, espazio irekietan eta naturatik hurbil egon behar dugu gure lagunekin eta familiarekin. Oraindik ezin dugu Haur Parkea ireki, baina bitartean uda aprobetxatuz, hainbat jolas kutxa sortu ditugu materialekin, ekoparkeko lursail osoan libreki goza dezazuen. Anfiteatro bat, zelaiak, aterpe bat baratze artean, txoko bat errekaren ertzean, aukeratu zure jolasetarako eszenatoki perfektua, eta erabaki zein kit probatu nahi duzun. Oihalak, egurrezko panpintxoak, kometak, txotxongiloak, animalien txanoak, egiturak, kainaberak, jolas kooperatiboak, maskarak… Zaila izango zaizu bat aukeratzea!

  • Jolas kutxak: Mundu txikiak, Izan nahi duzuna, Kanpo jolasak
  • Bilketa-puntua: Kutxa Ekoguneko Harreran
  • Bilketa -ordutegia:
    Astelehenetik ostiralera: 15:00-16:00
    Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:30-11:30 / 15:00-16:00
  • Prezioa: 6 € goiz osorako edo arratsalde osorako
  • Erreserbak: Haur Parkearen web orriaren bidez eta Kutxa Ekoguneko harreran

TAILERRAK
Interesatzen zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea, …

Kutxa Ekoguneko dinamizatzaileek parkean zehar lagunduko dizute hainbat jarduera proposatzeko, hala nola lurra mugitzea, ureztatzea, biltzea eta arakatzea, jolasaren bidez instalazio iragankorrak sortzea edo urarekin esperimentatzea.

  • Topagunea: Kutxa Ekoguneko Harreran
  • Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera
16:00-17:00 (guztientzat): Karraskari marraskariak
16:00-17:30 (haurrentzat): Armiarma sarea
17:45-19:15 (familientzat): Baratzea landu edo Ura esploratuko dugu!

Larunbat, igande eta jaiegunetan
11:30-12:30 (denentzako): Karraskari marraskariak
11:30-13:00 (haurrentzat): Ura esploratuko dugu!
16:00-17:00 (denentzako): Karraskari marraskariak
16:00-17:30 (haurrentzat): Armiarma sarea
17:45-19:15 (familientzat): Baratzea landu

  • Prezioa: 6 € haurrak eta 6 € helduak. Aldez aurreko erreserba web orriaren bidez.