Lantek-ek Anupam Chakraborty izendatu du Estatu Batuetako Salmenten eta Negozio-Garapenaren Zuzendari

Lantek USAk, Lantek Sheet Metal Solutions S.L.-ren filial iparramerikarrak, Anupam Chakraborty izendatu du Ipar Amerikan negozioaren salmentarako eta garapenerako ahaleginak zuzentzeko. Chakraborty jaunak lidergo korporatiboko esperientzia handia ekarri du Lantek-en hasi berri duen lanpostu berri honetan

Duela gutxi, Ipar Amerikako TRUMPFen Produktu Zuzendaria izan da. TRUMPFen sartu aurretik, Metamationeko Salmenta Eragiketen Presidenteordea izan zen eta, postu hori izan baino lehen, Estrategia Zuzendari Nagusia izan zen Carborundum Universal Ltd.-en. Bere ibilbide profesionalaren lehen urteetan Thyssen Kruppen Diseinu eta Ingeniaritza sailean ere lan egin zuen.

Chakraborty jaunak MBA bat du Finantzetan eta Marketinean T A Pai Management Institute-an (Manipal, India), eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan BS bat National Institute of Technology-an (Durgapur, India).

“Pozik eta hunkituta nago Lantek taldearekin eta Ipar Amerikan duten bezero basearekin lan egiteagatik”, esan du Chakraborty jaunak. “Arlo berrietan hazkunde estrategikoa bultzatzea espero dut, eta Lantek-en softwarea eta soluzio digitalak garatzen eta hobetzen jarraitzea, txapa metalikoaren fabrikazioaren merkaturako.”

Izendapena bereziki esanguratsua da Lantekentzat, duela gutxi  TRUMPFrekin elkarketa estrategikoa gauzatu baitu, eta bi enpresek xafla-sektoreko fabrikatzaileei digitalizaziorako eta fabrika adimendunerako irtenbide irekiak emateko helburua baitute. Chakraborty jaunak Metamation eta TRUMPFen lortutako esperientziak ezagutza sakona ematen die bai txapa-softwareari bai makina-erremintei buruz Lantekek Estatu Batuetan dituen eragiketei.

Lantek lider nabarmena da txapa softwarearen eta transformazio digitalaren alorrean eta bere software irekiak mozteko makinen eta puntzonagailuen ehunka marka eta modelo erabil ditzake. Mundu osoan 120 makina-erreminta hornitzaile baino gehiago dituzten OEM lankidetzekin, Chakraborty jaunak konpromisoa hartu du AEBetan OEM eta birsaltzaileen lankidetzak zabaltzeko eta, aldi berean, enpresei laguntzeko, erabiltzen dituzten makinen marka eta modeloa eta haien prestakuntza digitalaren egoera alde batera utzita, fabrika adimendun baterantz.

Chakraborty jaunak gaineratu du: “Lantek Adimen Artifizialaren eta Ikasketa Automatikoaren arloan garatzen ari den software-tresnek sektoreari aldaketa disruptiboa ekartzeko ahalmena dute. Eraldaketa honen parte izatea eta Estatu Batuetako fabrikatzaileengana eramatea pribilegio bat da.”