Lantek-en % 10 hazi da negozioa eta 19,25 milioi euro lortu dira
Fakturazioa 2,72 milioi eurokoa izan da Espainian eta % 10,6ko hazkundea izan du
Digitalizatze sailean (Soluzioak), berriz, konpainia % 40 hazi da
Lantek-ek 21.884 bezero aktibora iritsi da 2018an, eta 244 langile ditu munduan
Lantek munduan lehena da metal eta txapa sektorearentzat softwarea eta soluzioak garatzen, eta nazioarteko erreferente eta aitzindari gisa duen postua indartu du: 2018ko ekitaldian 19,25 milioi euroko fakturazioa lortu du; hau da, % 10 hazi da aurreko urtearekin alderatuta. Bezero gehiago ere lortu ditu aurten: 1.886 bezero berri lortu dituenez, 21.884 bezero ditu, munduko 100 herrialdetan, bost kontinenteetan.
Espainiaren kasuan, 2.000 dira dauden bezeroak, eta fakturazioa 2,72 milioi eurokoa izan da.
Konpainiak izandako emaitzak aurkeztu zituen International Meeting 2019 jardunaldian. Langileekin eta hornitzaileekin urtero egiten duen topaketa da, aurreko ekitaldiko balantzea egiteko eta datozen urteetarako negozioaren irizpideak eta antolakuntza zehazteko. Helburua da Lantek metalaren eraldatzearen merkatuan erreferente bat bilakatzea.
Emaitzak nazioarteko negozioaren sendotzea islatzen dute; konpainiaren diru-sarreren % 86. Aurreko urtean eboluzio onena izan duten merkatuak Alemania (% 32ko hazkundea), Txina (% 30,7, bertan laser-makinen fabrikatzaileak lehenak direla) eta AEB (% 11,3) dira. Espainiak (% 10,6), Frantziak eta Italiak hazkunde nabarmena jasan dute ere, aurreko urtearekin alderatuta.
“Beste behin, Lantek-ek erakutsi du gai dela nazioartekoan aritzeko, emaitza positiboekin, hain lehiakorrak eta digitalizatuak diren merkatuetan, besteak beste, Alemania, Txina eta AEB. Nazioarteko irismenak eta geroz eta bezero eta portfolio gehiago izateak konpainiak geroz eta garapen finkatuagoa izatea egin du. Horrela, kokapen finantzario finkoa lortu du, beharrezkoa den hazkundea egiteko 4.0 industriaren erronkei aurre egiteko”, dio Alberto López de Biñasprek, Lantek-eko zuzendari nagusiak.
Zentzu horretan, konpainiaren zuzendaritza egokia helarazi da, munduan 244 langile dituena. Iaz 30 langile gehitu ziren konpainiara; iazko ekitaldian baino % 16 gehiago.
Azken urtean langileetan izandako hazkunde nabarmenaren arrazoia da konpainiak eginiko apustua lidergoa sustatzeko eta sektorearen digitalizatzea babesteko, baita ere datozen urteetan are gehiago hazteko.
Produktuen portfolioaren eboluzioa eta sektorearen digitalizatzea
Negozio arloei dagokienez, nabarmendu beharra dago Digitalizatzea atalak (Soluzioak) izandako % 40ko hazkundea. Lantek-ek bezeroei laguntzen die 4.0 industriarako bidea egiten. Horretarako, fabrikazio aurreratuko soluzioak egiten ditu instalazioa edo enpresa osoa kudeatzeko, konexioa dagoen ingurune batean. Aurrerapen hori da aldaketaren lekuko; errealitate bihurtu da zenbait merkatutan eta berretsi egiten du konpainiak digitalizatzearen alde eginiko apustua. Horrela, bereziki nabarmentzen dira gobernuaren babesa duten enpresetako herrialdeak, bertan 4. industria iraultzarekin lotutako ekimenetan. Horren adibide dira Alemania, % 94ko hazkundearekin, Hego Korea, Polonia eta Frantzia (% 50) eta AEB (% 25).
Makinen fabrikatzaileari (kanala) zuzendutako negozio lerroari dagokionez, munduko hazkundea % 12koa izan da. Lantek sistemen arteko lankidetza indartu egin du CAMek sortutako datuak, kudeaketa (MES, aurrekontuak egitea, trazabilitatea) eta analisi sistemetan erabiltzeko. Bertatik dator produktu mota hau garatzeko arrazoia; gero eta irekiagoa den ingurune baterako garatu da, guztiz integratua, eta partnerentzako irismen handiagoarekin.
Ingurune digitalean eskaintzen diren aplikazio berrien artean, Lantek-ek kaleratu egin zituen zenbait proposamen berri. Hodeiko plataforman garatuak, datuak biltegiratzea eta kudeatzea dute helburu, dauden segurtasun teknika modernoenekin datuak babesteko. Lantek 360 suitea, hodeian oinarritua, lau soluzio ditu Lantek-en gaur egungo produktuen portfolioaren ordez: Lantek Analytics (datuen analisia instalazioetan erabakiak hartzeko), Lantek iQuoting (aurrekontuak egiteko tresna), Lantek MetalShop (pieza metalikoen online denda) eta Lantek Control Panel (datuen bistaratzea eta analisia unean). Lantek softwarearekin, txapan eta metalaren eraldatzean lan egiten dutenek bezeroaren esperientzia hobetuko dute, harreman estuagoa sortu, eta produkzioaren etekina eta errentagarritasuna handitu.
Berrikuntzaren aldeko etengabeko apustua industriaren lehiakortasunaren aurrean
International Meeting 2019 asteko jardunaldietan, Lantek-ek argi utzi du metal eta txapa sektorean duen lehentasuna digitalizatzeari dagokionez. Horrez gain, berrikuntzaren aldekoa dela ere erakutsi du (fabrikazio aurreratuko soluzioekin), sektorearen produkzio prozesuak berritzeko eta automatizatzeko beharra dela eta, lehiakorra eta errentagarria izan dadin. Izan ere, mundua hiperkonektatuta dago gaur egun, mugagabea da, eta egokitzeko gaitasunean datza arrakastatsua izatea.
“Industria sektorea digitalizatzearen erronkari aurre egin behar dio. 4.0 industriako trakzio-enpresa izanda, Lantek-en xede dugu laguntzea hain tradizionala den txapa eta metal sektoreko enpresak digitalizatzen. Horretarako, bere beharretara eta gaiarekiko duten egoerara egokitzen gara, Smart Factories-ak egi bihur daitezen”, azpimarratu du López de Biñasprek. “Gure hodeiko plataformaren eskaintzak digitalizatzearen erronkei aurre egiten die, produkzio prozesuak eraginkorragoak izan daitezen”.
Hodeiko garapen berriaz gain, Lantek-en berrikuntzaren aldeko apustu berria da Bilboko Bikaintasun Teknologikoko Zentroa. Duela urtebete ireki zen, digitalizatzerako software proiektuak garatzeko, eta konpainiak Vitoria-Gasteizen duen egoitza nagusiko I+G+b zentro korporatiboa osatzeko.
Adimen artifiziala, machine learning, hodeia, IoT/IIoT, M2M, machine-to-cloud, big data, konektibitatea… Abangoardiako teknologia horiek dira Lantek-eko soluzioetan aplikatu direnak. Horiei esker, erabiltzaileak datuak aztertu, lortu eta interpretatu ditzake, negozioari balioa emateko eta unean erabakiak hartzeko.
Iaz 2,56 milioi euroko inbertsioa egin zen I+G+b arloan, sektoreko batez bestekoan baino askoz gehiago, eta iaz baino % 38 gehiago. Berrikuntza hori zuzendu egin da fabrikazio aurreratuko soluzio berriak kaleratzeko, zenbait sektoretan: automobilgintza, aeronautika, energia, ontziolak, nekazaritza, galdaragintza, metalezko eraikuntzak, siderurgia, klimatizazioa, metalezko altzariak eta banaketa, besteak beste.
Era berean, “Lantek-eko langileak dira gakoa erakundeak duen lidergoa mantentzeko. Horretarako, beharrezkoa da enpresa kultura garatzea estrategiaren erdigunea izan dadin, ondarea eta esperientzia indartzeko, talentu eta ikuspuntu berriekin konbinatuta. Datozen urtetako helburua lortzen lagunduko digu horrek: metal sektoreko enpresak digitalizatzen laguntzea, bere partnera izanda fabrikazio aurreratuko erronketan eta instalazioak Smart Factories-etan bihurtzeko prozesuan”, azaldu du López de Biñasprek.
“Berritzea gure ADNaren parte da, eta ez ginateke gauza bera izango hori gabe: enpresa multinazional bat, helburu nagusi batekin; bezeroari laguntzea. Printzipio horrek beharrezko independentzia eta autonomia ematen digu bezeroek hobe egokitzen zaien soluzioa izan dezaten, unea eta negozioak egoerarekiko duen heldutasuna gorabehera”, nabarmendu du Lantek-eko zuzendari nagusiak.
2019rako ikuspegia
Lantek-en bi digitu hazteko itxaropena mantentzen dugu 2019n, nahiz eta konplexua izan aurten merkatuko gorabeherak direla eta; horiek dira munduko ekonomia nagusietan desazelerazioa sortzen dutenak. “Arazo hori egon arren, hazten jarraitzeko asmoa dugu Alemanian, AEBn, Txinan eta bestelako negozio aukerak aztertuko ditugu, baita fabrikazio aurreratuen soluzioen garapena eta hobekuntza gehiago aztertu ere, balio eta kalitate handiko zerbitzuak eskainita”, gehitu du López de Biñasprek.
“Hobetzeko fokua ezarri dugu gure bezeroen lehiakortasunean, haien beharrak aurreikusita. Horretarako, zenbait proposamen erabiltzen ditugu, eraginkorragoak eta errentagarriagoak izan daitezen ekosistema digitalean. Gainera, politika berrietan ari gara lanean: mantentzea, prestakuntza, kontsulta eta kudeaketa proiektuen prozesu berriak”, adierazi du Lantek-eko zuzendari nagusiak.