Lantekek mundu mailako nagusitasuna berretsi du 15.000 bezeroko muga gaindituz

Araba

CAD/CAM/MES/ERP konponbideen arloko erreferentziazko enpresak % 20 handitu nahi ditu bere salmentak urte honen barruan

Lantek over 15000 customer_altaLantek multinazionalak urte honetarako ezarri zituen helburu estrategikoen artean dago nazioarteko merkatuetan duen presentzia handitzea, hain zuzen ere metal-industriarako eta makina-erremintaren sektorerako software konponbideen garapen eta merkaturatzearen arloan munduan duen nagusitasuna sendotze aldera. Hilabete gutxi batzuetan, euskal firmak 15.000 bezeroen muga gainditu du eta % 20 handitu nahi du bere salmenten guztizko bolumena.

Bere nagusitasun orokorra sendotu egin da eta hala berresten dute metalaren sektoreko konpainia garrantzitsuekin sinatu dituen akordio estrategikoak, hala nola Rosseti Equipamientos Rodoviários Ltda konpainiarekin sinatu duen azken akordioa. Izan ere, azken konpainia hori enpresa gasteiztarraren teknologiarekin fidatu da bere Brasilgo hiru lantegien produkzio-estrategietarako. Horretaz gain, multinazionalak etenik gabe jarraitu du bere ezarpena bulego propioekin eta merkataritza-sareekin, eta 100 herrialde baino gehiagotako merkatu nagusietan dituen talde profesionalak indartu ditu.

Gaur egun, Lantek metalaren industriako erreferente teknologiko bat da Europan, eta bereziki jarduten du Alemanian, Italian, Polonian eta Turkian. Gainera, azken urteetan, Amerikako merkatuan bere presentzia handitu du. Hain zuzen ere, multinazionalaren salmenten % 15 osatzen du horrek. Hego Koreako eta Txinako bulegoak dira Asian denbora gehien operatibo egon diren ordezkaritzak, eskualde hori  munduan bigarren postuan kokatuz Lanteken salmenta-bolumenari dagokionez. Nazioarteko negozioak berak bakarrik Miñanon kokatutako multinazionalaren fakturazioaren % 85 baino gehiago osatzen du gaur egun.

“Gure kokapen orokorra Lantekek beste konpainia asko iristen ez diren mailara iristeko egiten duen apustuaren emaitza da, ordezkaritzak irekiz, talde eta bulego propioekin, gure bezeroei eta fabrikatzaileei laguntzearren, bai zeregin teknikoetan, bai merkataritza-zereginetan. Lantek enpresan, gure bezeroen produkzio-prozesuetan behar diren tresna teknologikoak ematen ditugu, baina ez hori bakarrik. Horretaz gain, gure teknologiari aplikatutako kudeaketa- eta hobekuntza-programak garatzen ditugu, sortzen dugun softwarearen errendimendua eta eraginkortasuna hobetzearren”, azaldu du Lantekeko kudeatzaile Alberto Martínezek.

ThyssenKrupp, Siemens, Tata, Suzuki, Alstom, Airbus, Hyundai, JCB, Iveco, Coperfil, Fiat, Koxka, Liebherr eta Otis, beste firma batzuen artean, konfiantza jarri dute Lanteken produktu eta zerbitzuengan, beren makinak automatizatzeko eta beren produkzio-prozesuak maximizatzeko.

Lantek konpainiari buruz

Lantek multinazional bat da, munduan aitzindaria software konponbideen garapenean eta merkaturatzean metalaren industriarentzat eta makina-erremintaren sektorearentzat. Lantek 1986an fundatu zen Euskal Autonomia Erkidegoan, eta bulego nagusiak Gasteizen ditu kokatuak (Araba). Bere berrikuntzarako gaitasunak eta nazioartekotzearen eta merkatu berrien alde egiten duen apustu irmoak industriaren erreferente globala bihurtu dute, CAD/CAM/MES/ERP konponbideekin. Gaur egun, konpainiak 15.000 bezero baino gehiago ditu 100 herrialde baino gehiagotan, eta bulegoak ditu 15 herrialdetan, baita mundu osoan presentzia duen banatzaile-sare zabal bat ere.

Partekatu

Beste berri batzuk