Larrialdi simulazioak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
• Aurten, parkearen jabegokoak diren 13 eraikinetan egingo dira larrialdi simulazioak.
• Parkeko langileez gain, suhiltzaileek eta osasun zerbitzuek ere hartzen dute parte operazioetan.
Autobabeserako oinarrizko arauak ezartzen duen bezala, gutxienez urtean behin larrialdi simulazioak egiteko beharra betez, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea simulazio hauek egiten ari da bere eraikinetan. Parkearen Larrialdi Planaren barruan, 2012.urtean simulazio hoiek parkearen jabegokoak diren 13 eraikinetan egitea erabaki da.
Eraikin baten barruan alarma-sistema piztuz hasten da simulazioa; parkeko kontrol guneak alarmaren seinalea jasotzen du eta larrialdi buruari jakinarazten dio; honek 112ra deitzen du eta hortik kanpoko baliabideek jasotzen dute abisua, hala nola suhiltzaileek, osasun zerbitzukoek etabar… Aldi berean parkeko barne prozedura hasten da martxan: kontrol guneko zaindaria kanpoko baliabideen zain geldituko da, eraikineko planoekin, eta larrialdi burua eta lehen parte-hartze taldea eraikinera abiatuko dira. Eraikina hustu egingo da, eraikin barruan inor gelditzen ez dela ziurtatuz eta horrela, simulazioa amaitutzat ematen da.
Eraikin bakoitzaren Larrialdi Plana balioztatzeko, funtsezkoa da simulazioaren ostean operazio osoaren ebaluaketa kritikoa egitea. Horregatik, simulazio bakoitzean begirale independiente bat kontratatzen da, operazio guztia jarraitu eta ondoren txosten bat egin dezan, non larrialdi taldeen jokabidea eta barne zein kanpo koordinazioa baloratzen diren eta, akatsik atzemanez gero, hobekuntzak proposatuko diren.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea 2000.urtean hasi zen larrialdi simulazioak egiten eta bertan, lehen parte-hartzeko taldeek parte hartzen dute, larrialdi buruak eta sei pertsona gehiagok osatuta (parkeko langile eta boluntarioak). Baita simulazioa egiten den unean eraikin bakoitzaren barruan dauden pertsonak ere. Operazio hauen oinarrizko helburua honako puntu hauek ziurtatzea da:
– Ezarritako Larrialdi Plan ereduaren eraginkortasuna eta larrialdi baten aurrean jarduera prozeduraren egokitzea.
– Pertsonalaren trebakuntza eta erabilgarritasuna.
– Baliabideak nahikoak eta egokiak ote diren.
– Larrialdi baten aurrean eman beharreko erantzunean pertsonalaren prestakuntza.
– Eraikinaren baldintzak, hustutzea modu ordenatuan egitea lortzeko, pertsonentzako arrisku barik eta eraikinari kalterik eragin gabe.
Iturria: BZTP
Data: 2012/03/22