Libera Makers: naturan dauden hondakinen kontra biltzen diren ideiak

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, bere Plan Estrategikoaren barne eta gizartearen alde antolatzen dituen ekimenen artean, LIBERA MAKERS jardunaldia antolatu zuen Bizkaiko Parkeko auditoriumean, “#basuraleza# edo naturan dauden hondakinen kontrako ideia-jardunaldia”.

LIBERA MAKERS Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleentzako ekimena da. Horren helburua da alde batetik, Libera Proiektuaren alde lanean diharduten gazteak eta “natur-zabor” edo “basuraleza”, hau da, naturan dauden hondakinak garbitzen diharduten boluntarioak kontzientziatu eta gaitu ahal izatea, horiek eredu berritzaileak garatu ditzaten; eta bestetik, eremu naturaletara edota prototipo horietara zaborrik ez iristea.

Naturan utzitako zaborraren arazoari ekiteko, beharrezkoa da zabor horren kantitate, konposizio, jatorri, portaera, metatzeko eremu eta abarren inguruko informazioa izatea. Behin horiek izanik, zaborra ekiditeko beharrezkoak diren soluzioak identifika daitezke. Horregatik, Liberan sail berezi bat daukate arazo hori bere osotasunean ezagutu ahal izateko. Bertan dihardute, GKE eta unibertsitateekin batera, lehor-, itsaso- eta ibaietako ekosistemen ezagutza handitzeko beharrezkoak diren metodologia eta tresna berritzaileak garatzen.

Eremu horietako zabor-kantitatea aztertu ondoren, Gizarte-Zientziako tresnak garatu dituzte naturan dagoen zaborraren inguruko datuak biltzeko, gizarte-kontzientzia esnatuz, zabor horien kudeaketa eta utzikeriari aurre egiten dioten bitartean.

EZ BADAKIZU NATUR-ZABORRA NOLA EKIDIN, ASMA EZAZU

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak “KICK-OFF EVENT” jardunaldia antolatu zuen. Jardunaldia, bereziki, Lanbide Heziketako ikasleentzat antolatu zen, naturan aurki daitekeen zaborraren inguruko eta horrek duen inpaktuaren inguruko informazioa ezagutzeko. Ikasleek dinamika ezberdinetan parte hartu zuten, dagozkion soluzioak eta ereduak aurkitu ahal izateko.

Ekimena, etorkizuneko profesionalentzat antolatu zen, ingurugiroan eta ekonomia zirkularrean eragin onuragarria duten soluzio berritzaileak diseinatu eta fabrikatzeko gai izan daitezen.

ZER DA, BADA, “BASURALEZA” edo “NATUR-ZABORRA”?

  1. def. Gizakiak sortzen duen eta naturan bertan behera uzten duen zaborra.
  2. def. Gizakiak sortutako elementu-taldea, ekosistemen oreka hondatzen duena.
  3. def. Aldaketa globalaren eragilea, espezieei eta eremu naturalei erasaten diena.

Partekatu

Beste berri batzuk