MANUNET 2013 deialdia zabalik

Gipuzkoa

MANUNET 2013 deialdia zabalik dago. Deialdi honen bidez, euskal enpresek fabrikazioaren arloan nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartzeko aukera dute Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin.

Aurreko urteetan bezala, 2013 Deialdia fabrikazio ikerketa-eremu guztietara zabalik dago eta honako arlo hauetan egituratzen da:

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, industria robotika barne
  • Ingurumenaren eta energiaren teknologiak
  • Ezagutzan oinarritutako ingeniaritza teknologiak
  • Fabrikazio teknologia egokitua
  • Fabrikazioari lotutako beste teknologiak

2013 Deialdian parte hartuko duten herrialde eta erregioak hauexek dira: Alemania, Asturias, Behe Austria, Errumania (berresteke), Eslovakia, Euskadi, Finlandia, Grezia Hegoaldea, Ipar Irlanda, Islandia, Katalunia, Luxenburgo, Suitza, Turkia eta Valonia.

Programaren web orrialdeak bazkide bilaketa egiteko zerbitzua eskaintzen du. Bertan, beste enpresa batzuen interes adierazpenak ikus daitezke, baita norberarenak argitaratu ere (http://www.manunet.net/call-for-proposals/search-for-partners).

Aurre-proposamenak bidaltzeko azken eguna: martxoaren 13a (17:00).

Informazio gehiago:

http://www.manunet.net

Andere Goirigolzarri (agoirigolzarri@innobasque.com)

 

Partekatu

Beste berri batzuk