MBSR (Mindfulness Based Stress Reduction), estresa murrizteko zientifikoki abalatutako programa

Albisteak, Gipuzkoa

Gehiegizko lan-karga, denbora-faltaren sentsazioa, hainbat zeregin batera egin beharra edo gure nagusien, bezeroen edo norberaren aldetik ezarritako eskakizuna dira pertsona askorengan antsietatea edo lan-estresa eragiten duten faktoreak

Etengabeko aldaketan dagoen ingurunean gaude, orain inoiz baino gehiago, COVID-19aren pandemia-garai honetan murgilduta, zalantza-egun hauetan, albisteak eta egoerak minututik minutura aldatzen diren errealitate batean, eta gure garuna gainesposizio iraunkorrean dago, zeina sarritan ezin den behar bezala kudeatu.

Testuinguru horretan, beharrezkoa da eguneroko erronkei aurre egitea ahalbidetzen diguten estrategia berriak sartzea, eta beste modu batean –agian modu kontzienteago eta lasaiagoan– erlazionatzea gure barruan eta gugandik kanpo gertatzen den guztiarekin.

Mindfulness teknikaren bidez estresa kudeatzea izan daiteke estrategietako bat, kontzeptu horren itzulpena “erabateko kontzientzia” edo “erabateko arreta” izan daitekeelarik.

Mindfulness arloko entrenamendu jarraituaren bidez, estresa eta antsietatea kudeatzen lagunduko diguten barne-baliabideak landuko ditugu, eta gure bizi-kalitatean hobekuntza bat lortuko dugu, baita gure ingurune pertsonal eta lan-ingurunean ere. Lan-ingurune batean lan-absentismoa murrizteko lagungarria izan daiteke, estresa gutxitzearen ondorioz, baita langileen akidura mentala eta antsietatea murrizteko ere; gatazken kopurua ere murriztu dezake balio-judizioak eta aurreiritzi mentalak erlatibizatzea ahalbidetuz, eta talde-lana ere hobetu dezake.

Google eta beste zenbait enpresa aitzindariak izan ziren Mindfulness teknikaren erabileran beren SIY (Search Inside Yourself) programaren bidez, zeina MBSR® (Mindfulness Based Stress Reduction) protokolo arrakastatsuan oinarritutako esku-hartze bat den. MBSR® zortzi asteko ikastaroa dugu, esku-hartze psiko-edukatibo bat, 80ko hamarkadan Massachusettseko Unibertsitateko Medikuntzako fakultatean sortutakoa. Fakultate horretan Medikuntzako irakasle emeritu eta Mendebaldean Mindfulness praktiketan aitzindarietako bat dugun Jon Kabat-Zinn ikerlaria izan zen sortzailea.

Iñaki Guridi Mindfulness-eko instruktore eta MBSR®-ko irakasleak ammma gunean ematen duen programa honen arrakasta guztiz ziurtatua dago hainbat azterlan zientifikoren bidez. Azterlan horiek argi eta garbi babestu dute programa horren baliagarritasuna bai arlo klinikoan eta baita enpresaren eta hezkuntzaren arloan ere.

Datorren otsailean hasiko da ikastaroaren edizio berria Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan.

Datak:

– Orientazio saioa: otsailak 10

– Saioak: otsailak 17 eta 24 eta martxoak 3, 10, 17, 24

– Saio trinkoa: martxoak 26, larunbata

– Saioak: martxoaren 31n eta apirilaren 7an

Ordutegia:

– Ostegunetan 19:00etatik 21:30era

– Larunbat intentsiboa 10:00etatik 18:00etara

 

Ammma

Osasunaren zaintza integralerako zentroa

Gipuzkoa Zientzia eta Teknologia Parkea
Mikeletegi, 73B – Local 305-308
20009 Donostia / San Sebastián  

Tel. 943 457 800
E: 
info@ammma.es

www.ammma.es

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk