Medikuntza birsortzailea eta terapia aurreratuak Arabako Teknologia Parkean
Hitzordua otsailaren 1ean izango da Arabako Teknologia Parkeko eraikin nagusian
“Medikuntza Birsortzailea eta Terapia Aurreratuak” izenarekin, Basque Health Cluster, Biodonostia OII, Bioaraba OII, BIC Araba, eta Arabako Teknologia Parkea erakundeek jardunaldia antolatu dute otsailaren 1ean. Ekimena Arabako Teknologia Parkean egingo da 09:45etik 17:00etara bitartean.
Medikuntza Birsortzailea eta Terapia Aurreratuak diziplina ugari biltzen dituzten arloak dira eta, beste hainbat diziplinaren artean, hauek lantzen dituzte: terapia zelularra, ingeniaritza genetikoa eta ehunen ingeniaritza. Haien garapen terapeutikoak gaur egun tratamendurik ez duten gaixotasunak sendatzera, kaltetutako ehunak birsortzera, transplanterako organoak sortzera edo jatorri genetikoa duten patologiei irtenbidea ematera bideratzen dituzte.
Euskadik medikuntza birsortzaileko eta terapia aurreratuetako produktuak garatzen dituzten enpresak nahiz biomedikuntzaren esparru horretan adituak diren ikerketa-taldeak ditu.
Jardunaldiaren helburua da Euskadik arlo horren inguruan dituen gaitasunak bistarazteko enpresetako eta ikerketa-institutuetako eragileak biltzea. Jardunaldi hori topaketarako eta eztabaidarako tokia izango da. Horren helburua sektorean lehiakortasuna handitu ahal izateko medikuntza birsortzailearen eta terapia aurreratuen inguruko lankidetza publiko-pribatua bultzatzea izango da.
Jardunaldian izango dira Euskadiko Parkeen Sareko hainbat enpresa (BTY, Histocell, Praxis, IIS Biodonostia, ViveBiotech, Viralgen VC, I+Med eta Midatech) eta Euskadiko beste erakunde batzuk (Biocruces OII eta Bioaraba OII, adibidez). .
Informazioa eta izen-emateak