METAPOSTAk bere lehendabiziko urtean 700.000 dokumentu bidaltzen ditu 12.000 erabiltzaileei

Bizkaia

• Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailuak, 13 entitate atxikirik ditu bere zerbitzuaren bitartez dokumentuak bidaltzen.

• “Metapostak lehiakortasunaren hobekuntzan eragin zuzena du, biztanleriarentzat, administrazioarentzat eta enpresentzat onurak izanez”, adierazi du Bernabé Undak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, lehenengo urtearen balantzearen prentsaurrekoan.

• METAPOSTA Euskal Agenda Digitalaren barne dagoen proiektua da, Danimarka bezalako herrialdetan jada arrakastatsu diren antzeko ekimenetan oinarritzen dena.

• Bere funtzionaltasun berrien artean, enpresarentzako aplikazioa, mugikorrentzako aplikazioak eta notifikazio elektronikoa nabarmentzen dira.

• Enpresak Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, Merkataritza Ganberak, Tecnalia, Gupost eta Mondragon Inbertsioak taldeekin batera.

Metaposta, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoko zerbitzuak, bere urteurrena ospatzen du 12.000 erabiltzaile eta 13 igorle izanez, ordura arte, 700.000 dokumentu baino gehiago bidali dituztenak. “Metapostak lehiakortasunaren hobekuntzan eragin zuzena du, biztanleriarentzat, administrazioarentzat eta enpresentzat onurak izanez”, adierazi du Bernabé Undak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, lehenengo urtearen balantzearen prentsaurrekoan. Bertan, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak, eta Aitor Velasco Metapostako zuzendariak ere parte hartu dute.

Zerbitzu honek, eskaintzen duen segurtasun eta konfidentzialtasunari esker, proposamen bakarra da orain arte Euskadin eta estatuan Interneteko komunikazioei dagokienez. Metapostak, finantza entitateak, telefono eta elektrizitate konpainiak edota Administrazioak bidaltzen dituzten dokumentuak, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz jasotzea baimentzen du. Gainera, aukera ematen dio erabiltzaileari dokumentu garrantzitsuak digitalki igo eta leku seguru batean gordetzeko. Zentzu honetan, nabarmendu daiteke, Metapostaren erabiltzaileek 20.000 dokumentu igo dituztela haien postontzietara. Dokumentu hauetatik %10a Metapostan sinatuak izan dira ziurtagiri digitalari esker. Beste askok, sinaturik heldu dira postontzira.

“Kolaborazio publiko-pribatua funtsezkoa da mota honetako zerbitzu bat arrakasta izateko, berritzailea eta etorkizunekoa”, azpimarratu du Undak. Eta modu honetan izan dela esan daiteke, Metapostaren jaiotzan Eusko Jaurlaritza eta euskal finantza-entitate nagusien arteko aliantza estrategikoa aurkitzen baita, geroago ere, bertara energia konpainiek, telefono-operadoreek eta ur partzuergoek batuz. Metaposta 2011ko otsailean jaio zen BBK, Kutxa, Vital Kutxa, Euskadiko Kutxa, Ipar Kutxa eta Bankoa haien komunikazioak bidaliz. Laster, Lagun Aro aseguru-etxea, Euskaltel, Eroski Móvil eta Iberdrola batu ziren. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Amvisa Gasteizko Ur Partzuergoak eta Txingudiko Zerbitzuak bidaltzen dituzte ere egunean haien fakturak Metapostaren bitartez. Modu honetan, euskal herritarren %65a jada jaso ditzakete haien ohiko komunikazioen %75a Metapostaren bitartez.

Bere lehendabiziko urtean, Metaposta Espainiako Interneteko eta teknologia-foro nagusietara gonbidatua izan da, hala nola, Ficod 2011 Azoka, SITIaslan 2011 Azoka (bertan, Administrazio autonomikoaren alorrean arrakasta kasu onenari sari jasoz), Ciudadania Digital 2011 kongresua edo Euskal Encounterra. Finalista izan da ere, Fundetec 2011 sarietan, Teknologia munduan Espainiako Oscar sariak bezala ezagutzen direnak. Gainera, “cloud computing” proiektu onenari Dintel saria irabazi berri du.

Gipuzkoa, konektatuena
Aitor Velascok, Metapostaren zuzendaria dena, adierazi zuenez, 12.000 erabiltzaileetatik Gipuzkoan daude %38a, Bizkaia baino biztanle gutxiago izanik, portzentaje bera. Metapostan alta hartu diren pertsonetatik %22a dira Arabakoak. METAPOSTAn badaude ere estatuko gainontzeko probintzien erabiltzaileak, batez ere Nafarroa, Bartzelona eta Madrilgoak. Erabiltzaile gehienek gizonak dira (%74a) eta 25-60 urte bitartekoak (%80a).

Segurtasun arrazoiak direla eta, Metapostan alta hartzea ez da erraza. Gogorarazten dugu hiru bide daudela gaur egun alta hartzeko: online banka, presentziala (Metapostak akreditatutako pertsona baten laguntzaz) eta ziurtagiri digitalarekin. Sistema segurua eta konfidentziala izateko garatu den altaren prozesu hau, arrazoi garrantzitsua da finantza entitateak eta beste konpainiak Metapostan apustu egiteko.

Bestalde, Metapostak lehendabiziko urte honetan 70 ebolutibo baino gehiago garatu ditu zerbitzua hobetzeko. Horietako hiru, batez ere, nabarmentzen dira:

Pack Pyme zerbitzua
METAPOSTAk instalatzeko oso erraza den Pack Pyme zerbitzua garatu zuen pasa den urrian, enpresa ertain eta txikiei eta instituzio eta entitate ertainei (udal txikiak, kirol-federazioak, e.a.) ere haien erakundeekin Internet bitarteko interakzio hobea izateko aukera emateko.

METAPOSTAk egiaztatu duenez, bere zerbitzua erabili dezaketen igorle potentzial multzoa badago baina askok ez dituzte ez bitarteko teknikorik ez giza baliabide nahikorik beste igorleek (BBK, Iberdrola, Euskaltel…) METAPOSTA erabiltzeko egin behar izan dituzten garapenak egiteko. Igorle potentzial multzo honi ere zerbitzua ematearen xedea du Pack Pymeak. Pasa den irailaren 27an martxan jarri zenetik, eremu ezberdinetara heldu dela frogatu da: enpresek interesa erakutsi dute nominak eta fakturak bidaltzeko, gestio-dokumentaleko enpresek haien programentzako gehigarri bezala ikusten dute, udal ertainak eta elkarteak ahaztu gabe.

Pack Pyme zerbitzua
Metapostak, iPhone eta Android mugikorrentzako aplikazioak ditu garaturik 2011ko amaieratik bere erabiltzaileen erosotasunerako. 2012 honetan, Blackberry eta Java mugikorrentzako bertsioak espero dira. Era honetan, erabiltzaileek Internet duten edozein lekutik kontsulta dezakete Metaposta mugikorraren bidez. Momentura arte, aplikazioen 1.500 deskarga baino gehiago egin dira.

Mugikorrentzako aplikazioak
Metapostaren azken garapena gaur bertan, otsailak 23, burutzen ari da. Lan honekin, Metapostaren erbiltzaile eta igorleentzako oso ebolutibo garrantzitsu bat martxan jarriko da: notifikazio elektronikoa. Honi esker, instituzio eta enpresek, notifikazio legalak bidaili ahall izango dituzte Interneten bidez nahi duten erabiltzaile guztiei.Notifikazio elektronikoa

2012ko helburuak
Metapostaren xedea da 2012aren bukaeran, 100.000 erabiltzaile izatea, lehen mailako 25 igorle lortzea eta Pack Pyme zerbitzua erabiltzen duten enpresa eta instituzioak 75 inguru izatea. Helburu hau posiblea izango da, Metapostak Eusko Jaurlaritzaren, akziodunen eta igorle diren enpresen babesa izaten jarraitzen badu zerbitzua hedatzeari dagokionez.

Zer da Metaposta?
METAPOSTAk Interneteko dokumentu-gordailu elektronikoa eta postontzia eskaintzen du, hiritarrentzat nahiz enpresentzat balio handikoak diren agiriak espazio elektroniko pertsonal batean era seguruan betiko biltzeko aukera izan dezaten.

Horretaz gain, METAPOSTAk ohiko postontziari dagokion zerbitzua eskainiko du mundu elektronikoan. Hiritarrek postontzi fisikoan jasotzen dituzten dokumentu asko, sistema honen bidez jasoko dituzte orain: fakturak, kontu-laburpenak, egiaztagiriak, polizak, kontratuak, zitazioak, jakinarazpenak, nominak…

Interneten erabiltzeko moduko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa izateaz gain, METAPOSTA tresna egokia izan daiteke jaso beharreko agirien sakabanaketa ekiditeko. Ildo honetan, sarbide bakarreko sistematzat antola daiteke, 300 enpresa eta erakunde publiko baino gehiagok igorritako agiri eta ohartarazpenak kudeatzeko. Sistema honen bidez, aldez aurretik hitzartutako entitateen mezuak baino ez dira jasoko; horixe da posta elektronikoaren aldean eskaintzen duen abantaila, eta ondorioz, ez dago spam (zabor-posta) edo igorle ezezagunek bidalitako kate-mezuak jasotzeko aukerarik.

Sistemak partikularrei eta enpresei eskaintzen dizkien abantailez gain, ekimen hau aurrera ateratzea erraztu duen politikak Euskadin Administrazio elektronikoa garatzea du helburu, zerbitzu digital aurreratuen erabilera masiboa bultzatuz eta Informazio Teknologia Berrien mekanismoak ezagutzen ez dituzten pertsonen bazterkeriaren aurka borrokatuz.

METAPOSTAren eredua Danimarkako e-Boks zerbitzu arrakastatsua da, gaur egun, 3,5 milioi erabiltzaile dituena 5,5 milioiko biztanleria duen herrialde batean. Gainera, 600 igorle handi dira Danimarkako zerbitzu honen bidez haien komunikazioak bidaltzen dituztenak.

METAPOSTAren ezarpenaz, Euskadi, Internet bidezko zerbitzuen garapenean aurreratuago dauden herrialdeen ekimenen parean kokatu da. Hauexek dira ekimen horietako batzuk: eBoks (Danimarka), De-Mail (Alemania), MyPage.no (Norvegia), Agosp (Australia) edo My eCitizen (Singapur).

2010ean eratu zen METAPOSTA elkartea zortzi bazkide hauek osatzen dute: Ezten (SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko arrisku-kapitaleko funtsa), EJIE (Jaurlaritzaren informatika-elkartea, Justizia eta Herria Administrazio Sailaren menpekoa), Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganberak, Tecnalia Korporazioa, Gupost marketing zuzeneko enpresa eta Mondragón Inversiones delakoa. Elkarteko presidentea, Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea da.

METAPOSTAren ezaugarri nagusiak
• Borondatez eskuratu eta erabiltzeko moduko hautazko zerbitzua: jasotzaileak agiriak zein igorletatik jasoko dituen aukera dezake.

• Ez da e-mail kontu bat, eta honek ohiko posta elektronikoari atxikitako arazo asko eta asko ekidingo ditu, phishing delakoa (nortasuna lapurtzea) eta spam deritzona (eskatu gabeko posta-bidalketa masiboa) tarteko direla.

• Edozein lekutan, edozein unetan eta Interneterako konexioa duen edozein dispositibotan erabiltzeko moduko webgune baten bitartez egingo da zerbitzurako sarrera.

• Dokumentu-gordailu elektronikoan materialak kargatzeko funtzioetan igorri edo erantsitako mezuak ere gorde daitezke sistema honetan.

• Biltegiratzea mugagabekoa da erabiltzailearentzat, bai tamainaz bai iraupenaz ere. Bizitza osorako zerbitzua da.

• Erabilerraztasunari lehentasuna emanez diseinatu da.

• Euskadiko hiritar eta enpresa guztiei zuzenduta dago, beste esparru batzuetara ere hedatzeko aukeraz.

• Doakoa da azken erabiltzailearentzat eta kostu murritzekoa igorleentzat.

Metapostan alta hartzea
Hiru era daude METAPOSTAn alta hartzeko:

Ziurtagiri digitala
METAPOSTAn onartutako sinadura elektronikoko ziurtagiriak hurrengoak dira:
• DNI elektronikoa
• IZENPE herritar-txartela
• CAMERFIRMA txartela
• ONA txartela
Enpresek, IZENPEren txartel urdinarekin edo CAMERFIRMA txartelarekin egin dezakete alta.

KZgunea
Edozein KZgunean egin dezakezu alta METAPOSTAn zure NANa edo AIZa erakutsiz (ziurtagiri digitalaren beharrik gabe). Hurbilen duzun zentroa eta ordutegia kontsulta ezazu KZgunearen web-gunean.

Banca online
Kolaboratzen duten edozein entitatearen online bankaren erabiltzailea izan beharko zara modu honetan alta hartzeko.
• Bankoa
• Bilbao Bizkaia Kutxa
• Caja Laboral – Euskadiko Kutxa
• Caja Vital Kutxa
• Iparkutxa
• Kutxa
Enpresek Bankoa, Ipar Kutxa eta Caja Laboral entitateen online bankaren bitartez egin dezakete alta.
Alta, finantza-entitatearen web-gunetik egin beharko da.

Informazio gehiago Metapostari buruz
www.metaposta.com
blog.metaposta.com
www.youtube.com

Bestalde, Ana Urrutiak, Eguraldiaren aurkezlea eta Metapostaren preskriptorea dena, egindako mini-dokumentala deskargatu dezakezu hurrengo estekan. Irudiak erabili daitezke baldin eta bideoaren jabea aipatzen bada: Metaposta, S.A. http://www.sendspace.com/file/h8gtcz

Iturria: Eusko Jaurlaritza

Data: 2012/02/23

Partekatu

Beste berri batzuk