Milaka lagunek hartu dute parte Euskadiko Teknologi Parkeen Ate Irekien Egunean
Urtero legez, Araba, Bizkaia eta Donostiako Teknologi Parkeek Ate Irekien Eguna ospatu dute gaur, Euskadiko Zientzia, Teknologia, Berrikuntza eta Kalitatearen Astearen barruan.
Bernabe Unda, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuak egun honek gizartean duen arrakasta azpimarratu nahi izan du eta honekin batera, baita ateak ireki dituzten enpresek beraien lana erakusteko eta ezagutzera emateko duten ilusioa ere. Unda Sailburuak Bizkaiko Teknologi Parkeko “Ate Irekien Egunean” hartu du parte aurten.
Euskadiko Parke Teknologikoetan egiten den lana eta bertan kokatutako enpresak ezagutzeko aukera ezin hobea da Ate Irekien Eguna. Jolas, tailer, zientzia-gune eta jardun ezberdinen bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza gizartera hurbiltzea da Ate Irekien Egunaren helburu nagusia. Baita Teknologia Berriak, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzan oinarriturik, ingurumenarekin errespetagarria den eredu industrialaren adierazgarri garbia erakustea ere.
15.000 lagun inguruk hartu dute parte Araba, Bizkaia eta Donostiako Ate Irekien Eguneko egitaraua osatu duten haur eta gazteentzako zientzia-gune, jolas, ikuskizun eta adin guztietarako jardun desberdinetan. Araba eta Bizkaian goizeko 10etan hasi eta 14:00etan amaitu dira ekitaldiak; Donostiako Teknologi Parkean berriz, arratsaldeko 7etan amaituko dira Zientziaren kutxaEspazioan antolatutako jardunak.