MIRAGED proiektuak biki digitalak garatuko ditu 4.0 industriaren hobekuntzarako

Albisteak, Gipuzkoa

Biki digitalek makinen, ekipo ondasunen eta fabrikazio prozesuen portaera iragartzen uzten dute, horiek denak optimizatzeko eta arazoak gertatu aurretik detektatzeko

IKERLANek gidatutako proiektua, non Ceitek, CTCk, Idekok eta Idonialek parte hartuko duten, CERVERA programaren barruko proiektu bat da, eta CDTIk finantzatzen du, berak egiaztatzen baitu zentro parte hartzaileak Eredu Birtualetan eta Biki Digitaletan Cervera Bikaintasun Zentro direla

3.336.915 €-ko aurrekontua dauka, eta 2020-2022 aldian garatuko da

IKERLAN zentro teknologikoak MIRAGED proiektua gidatzen du, 4.0 industriari lotutako prozesuak eta produktuak hobetzen utziko duten eredu birtualak eta biki digitalak garatzeko helburuarekin. MIRAGED CERVERA programaren barruko proiektu bat da, zeina Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren mende dagoen Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) finantzatzen baitu. Bikaintasun sare bat sortzeko proiektu bat da, eta bertan parte hartzen dute, halaber, Ceit, CTC, Ideko eta Idonial zentroek. Proiektuaren helburua da fabrikazio makina eta prozesuen portaera modelizatzeko, simulatzeko eta iragartzeko sistemetan aplikatzeko diren eredu birtualen eta biki digitalen garapenean inplikatuta dauden ikerketa taldeen trebakuntza hobetzea. Proiektuak 3 336 915 €-ko aurrekontua dauka guztira, eta 2022an bukatuko da. Era berean, parte hartzaileen partzuergoak CERVERA Bikaintasun Zentroen ziurtagiria eskuratuko du Eredu Birtualetan eta Biki Digitaletan.

Biki digital bat da sistema baten erreplika birtual bat –esaterako, hegazkin baten turbina batena, aerosorgailu batena edo makina baten egiturarena–, zeinari sentsoreen bitartez biltzen diren datuak gehitzen zaizkion denbora errealean. Sistemaren fisika adierazten duen eredu bat eta monitorizatutako sistemaren errealitatea bereizgarri egiten duten datuak konbinatuta ateratzen dena da sistemaren “bikia”. Teknologia horrek ahalbidetzen du benetako sistema batean neurtzen zailak eta garestiak diren parametroei buruzko informazio baliotsua aztertzea. Biki digitalei esker, arazoak gertatu aurretik detektatu daitezke; beraz, oso metodologia lagungarria da mantentze lanak planifikatzeko, ustekabeko geldialdiak gertatzea eta efizienteagoak diren beste funtzionamendu agertoki batzuk eraikitzea ekiditen duelako eta fabrikazio plan berria garatzea edo etorkizuneko aurreikuspenak egitea beharrezkoak ez direlako.

MIRAGED proiektuak bilatzen du zentro teknologiko parte hartzaileek teknologia estrategikoetan dituzten ahalmenak indartzea, elkarlanaren bitartez, industriako 4.0 inguruneak dituen erronkei erantzuna emateko. Proiektuan IKERLANek edukiko duen arduradunak, Iker Urrestik, azaltzen duenez, “zentro parte hartzaileek biki digitaletan aurretik duten esperientziari eta proiektu honek emango digun espezializazio maila handiagoari esker, erreferente bihurtuko gara gai honetan, estatuan, eta espero dugu Europan ere gure posizionamendua hobetzea.” Urrestik esan du, halaber, “industriaren eremuko enpresei teknologia transferitzeko dugun ahalmena ere areagotu ahal izango dugula, gure zentro teknologikoaren eta proiektuaren funtsezko helburua baita.” Azkenik, MIRAGED proiektuarekin ikerketa lanak eta proiektuarekin lotura duten arloetan espezializatutako ikertzaile berrien prestakuntza finantzatu ahal izango dira.

MIRAGEDen ikerketa lerroak

Laneko sarearen barruan hiru jarduera tekniko definitu dira. Lehen jardueraren jomuga da “lantegi birtualak” garatzea, fabrikazio prozesuak simulatzeko ereduak garatuta, prozesu horien artean direla beroko konformazioa, soldadura, mekanizazioa, artezketa, indukzio bidezko tenplaketa eta ikuskapen ez suntsitzailea. Bigarren ikerketa lerroaren aurrerapen teknikoak, berriz, zerbitzu bateko hutsegitearen hasiera iragartzea, pitzaduren hedapena eta sistemaren bizitza baliagarria iragartzeko ereduak lortzea eta portaera dinamikoko ereduak garatzea izango ditu jomuga. Eta hirugarren jarduera, azkenik, biki digitalak aurretiko jardueretan garatutako ereduetan txertatzea izango da nagusiki.

Horrez gain, ikertzaileak prestatzen, emaitzak zabaltzen eta barreiatzen eta teknologiaren transferentzia industriaren sektorerantz bultzatzeko ekimen espezifikoetan ere arituko dira zentro teknologikoak.

MIRAGED garapenak

IKERLANen aldetik, indukzio bidezko tenplaketa prozesua simulatzeko metodo berriak eta nekeagatiko pitzadurak hasteko eta zabaltzeko eredu berriak garatuko dira. Espero da azken horiek ekipamendu ondasunetako biki digitaletan txertatzea, zerbitzua ematen ari diren bitartean monitorizatzeko eta gelditzen zaien bizitza baliagarria kalkulatzeko.

Ceiten aldetik, beroko konformazio prozesuetarako eta tratamendu termikoetarako biki digitalak garatuko dira, materialaren bilakaera eta azken propietate mekanikoen garapena iragarri ahal izateko eta prozesua on-line monitorizatzea eta bide ez suntsitzaileen bidez ezaugarriak ematen dituzten sentsoreetatik etorritako seinaleak erabiltzea ahalbidetzeko.

CTC zentro teknologikoak egitura eta osagai mekanikoen zenbakizko eredu aurreratuak eta biki digitalak garatuko ditu. Ikerketa, nagusiki, zenbakizko eredu aurreratuak garatzera bideratuta egongo da, gelditzen den bizitza baliagarria iragartzeko, degradazio mekanismoen eredu zehatza egiteko eta adimen artifiziala aplikatuz datuen analisirako teknika aurreratuak inplementatzeko.

Ekimen honen esparruan, IDEKOk fabrikazio prozesuarekin interakzioan egongo diren eredu aurreratu berriak garatuko ditu, lantegian, erakundearen espezializazio arloetan –artezketa, ikuskapen ez suntsitzailea, distortsioen kontrola eta makina eta prozesuen dinamika eta kontrola, esaterako– aplikatzekoak diren biki digitalak martxan jarriz.

IDONIALek Altzairuaren Sagarraren, fabrikazio siderurgikoaren planta pilotuaren, biki digital bat garatuko du, bere analisirako, monitorizaziorako, iragarpenerako eta agertoki posibleen simulaziorako. Gainera, soldadura prozesuaren eredu digital bat garatuko du soldadurako lanen sekuentzia optimizatzeko eta hondar tentsioak eta distortsioak iragartzeko.

MIRAGED “Cervera” Bikaintasun Zentro Teknologikoen ziurtagiriak emateko eta zentro horietarako laguntzak emateko prozeduraren 2019ko Deialdiaren parte da (CER-20190001). Bere helburu nagusiak dira industriaren eremuan lidergoa eta lankidetza sustatzea, Cervera Sarearen lehentasunezko teknologietako espezializazioa bultzatzea eta ekonomiako inpaktua hobetzea.

Partekatu

Beste berri batzuk