Musika gustuko baduzu eta giro onean une atsegin bat pasa nahi baduzu, ez galdu PARKEA MUSIK FEST jaialdiaren edizio berria!

Urriaren 1ean, Euskadiko Parke Teknologikoko Donostia Campusean egingo da Parkea Musik Fest jaialdiaren edizio berria. Jaialdi honek Parkeko ekosistema osatzen duten pertsonen musika-talentua balioan jartzea du helburu, eta lan-esparrutik harago elkargune bat sortzea.
Edizio honetan Los Veletas eta Eusten taldeek parte hartuko dute, baita Telmo Esnaola DJaren emanaldiaz gozatzeko aukera ere izango da. Taldeetako nahiz DJaren kideen artean, besteak beste, Parkeko, Tecnaliako eta Multiverseko langileak daude. Horrez gain, hainbat zozketatan parte hartu ahal izango duzue, eta udazkeneko lehen musika-ekitaldi handiaren giroaz gozatu.
Parkea Musik Fest musika-jaialdia izatetik harago doan ekimen bihurtu da, Euskadiko Parke Teknologikoko campusetan lan egiten duten pertsonen arteko topagune gisa sendotuz. Proposamenaren helburua pertsonen arteko harremanak sustatzea, komunitate-sentimendua indartzea eta aisialdi eta kultura aukerak eskaintzea da, ingurune desberdin eta sortzaile batean. Sarrera doakoa izango da, eta interesa duen edonorentzat zabalik egongo da.