Musikarekin duen hitzordua berretsiko du Columbus Fundazioak RenHacer Musikaldiaren III. edizioaren bidez
Arantzazu izango da 2024ko irailaren 6tik 14ra bitarte egingo den jaialdi honen egoitza nagusia. Jatorri genetikoko gaixotasun arraroak tratatzeko dirua biltzeko ongintzazko jaialdia izango da
Joaquín Achúcarro piano-jotzailea eta Ramón Tebar maisuak zuzenduko duen BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoa izango dira ekitaldiko izarrak
Jatorri genetikoko gaixotasun arraroak pairatzen dituztenen bizitzan alde nabarmena ezartzera deitutako ekitaldi bihurtu da Columbus Fundazioak antolatzen duen RenHacer Ongintzazko Musikaldia. Irailaren 6tik 14ra bitarte izango da 2024ko edizioa eta Joaquín Achúcarro piano-jotzaileaeta jaialdiko musika-zuzendariRamón Tebar maisuak zuzenduko duen BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoa izango dira ekitaldiko izarrak.
Arantzazuko Santutegi ikusgarria kokaleku duela, nahitaezko hitzordu bihurtu da jada Euskadin RenHacer 2024 Musikaldia jaialdiak berak eskaintzen duen musika-kalitatearengatik eta Columbus Fundazioaren kausaren inpaktu sozialarengatik. SPG50 eta AADC gaixotasunek eraginpean hartutako haurrak tratatzeko etengabeko ahaleginera bideratuko da jasotako dirua. Beste gaixotasun arraro batean (CMT4J) lan egiten hasiko da aurten fundazioa, eta dagokion saiakuntza klinikoa bizkortzeko ere erabiliko da jasotzen den dirua. Hurrengo asteetan BioGipuzkoarekin SPG50 gaixotasunerako saiakuntza kliniko bat hastea ahalbidetu du aurreko edizioan jasotako diruak.
Columbus Fundazioaren helburua ez da soilik jatorri genetikoko gaixotasunetarako sendabideak garatzea, eta, horrez gain, musikaren ahalmen eraldatzailean errotutako kultura-tradizio eta giza tradizio bat ere ezarri nahi du, eta, hori horrela, musika garapenerako eta gizarte-kohesiorako tresna bat izan daitekeela erakutsi nahi du ekitaldi honek. ”Horregatik –adierazten dute fundaziotik–, biziki eskertzen diegu Joaquín Achúcarrori, María José Montieli eta Ramón Tebarri jaialdiaren edizio honetan parte hartzea eta Columbus Fundazioarekin erakutsi duten konpromisoa”.
BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak emango dituen hiru kontzertuk osatuko dute jaialdiaren bizkarrezurra, eta Edvard Grieg-en opus 16 la minorreko piano-kontzertua eta Johanes Brahms-en opus 98 mi minorreko 4 zenbakiko sinfonia interpretatuko dira. Donostian (Kursaal) irailaren 11n eta Bilbon (Euskalduna) irailaren 13an izango dira kontzertuak, eta itxiera Arantzazuko Basilikan izango da irailaren 14an, larunbatarekin.
María José Montiel mezzosopranoak Chillida-Lekun emango duen kontzertu batekin hasiko da irailaren 6an jaialdia, eta koktel bat izango da ondoren. Gainera, bi ganbera-kontzertu egingo dira, irailaren 12an (osteguna) oraindik erabaki gabeko lekuan, eta jada tradizionala bihurtu den irailaren 14ko Arantzazuko Kriptako matinee saioa, Angel Luis Quintana txelo-jotzailearen parte-hartzearekin.
Hilaren 10ean topaketa bat egingo da Bilbon Joaquín Achúcarrorekin eta Ramón Tebarrekin. Era berean, bisitak egingo dira ospitaleetara eta adinekoentzako egoitzetara, normalean zuzeneko musika entzuteko aukera ez dutenei musika hurbiltzeko.
Maiatzaren 1etik aurrera eskuratu ahal izango dira sarrerak eta Fundazioaren webgunearen bidez erosi ahal izango dira https://fundacioncolumbus.org/evento/iii-festival-renhacer/.
Era berean, 2025eko irailaren 6tik 14ra bitarte egingo den RenHacer IV. Musikaldiaren aurrerapena partekatu du Columbus Fundazioak, eta Verdiren Requiema interpretatuko da egitarauan, Donostiako Orfeoiaren, Jonathan Tetelman tenorearen, María José Montiel mezzosopranoaren, Miren Urbieta-Vega sopranoaren eta Albert Pesendorfer baxuaren parte-hartzearekin, betiere Ramón Tebar maisuaren musika-zuzendaritzarekin.Gainera, kontzertu liriko gehiago, ganbera-kontzertu gehiago, eta beste hainbat gizarte-arloko eta hezkuntza-arloko jarduera programatuko dira.