Naru Intelligence Adimen Artifizialeko startup-ak 1 M euroko inbertsio-erronda itxi du
Mondragón Fondo de Promoción FCR, ORZA, INNVIERTE eta ULMA konpainian sartu dira, Step produktua merkatura ateratzeko, ekipoa sendotzeko eta gaixotasun berrietara eramateko
Naru Intelligence startup-a Donostiakoa da, eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago; paziente bakoitzean emaitzak hobetzen dituzten biomedikuntzarako adimen artifizialeko sistemetan dago espezializatuta. Ikaskuntza automatikoko teknologia garatzen du, osasun-zerbitzuen emaitzak hobetu eta ikerketa klinikoa eta farmazeutikoa bizkortzen laguntzen duen eremu biosanitariorako. 2017an sortu zuten Maider Alberich-ek eta Eider Sanchez-ek, paziente bakoitzak etekina atera diezaion sistemak gainerako pazienteengandik ikasten duenari; hala, pazienteen bizi-itxaropena eta -kalitatea hobetzen dira, modu pertsonalizatuan.
Gaur egun, konpainiak 1M euroko kapital-zabalkuntza egin du Clave Capital-ek, ORZA-k, CDTIren INNVIERTEk eta ULMA-k kudeatzen duten Mondragón Fondo de Promoción FCR-ren funtsaren bitartez, Step produktua merkatura ateratzeko, ekipoa sendotzeko eta produktua gaixotasun berrietara eramateko.
Haren lehen produktuaren izena Step da; lainoko sistema adimenduna da, eta helburua da minbizia eta beste gaixotasun kroniko larri batzuk dituzten pazienteetan kontrako gertaera larrien segimenduan emaitzak hobetzea. Step biztanleria osoaren datuak aztertzen dituzten adimen artifizialeko tresnetan oinarritzen da, paziente bakoitzarengandik ikasteko. Helburu du medikuarentzat eta ospitalearentzat euskarri izatea, erabakiak hartzean hobetzeko, eta farmazia-industriarentzat, tratamenduetan pazienteen profilen benetako erantzuna erakusten laguntzeko.
Step gailu medikoak ematen dituen kalitate- eta segurtasun-bermeek eta hark datuak babesteko arauketa osoaren arabera duen teknologiak xede dituen bi merkatuetako bezero indartsuen interesa eragin du: batetik, ospitale-mailan, haren teknologiaren gaineko konfiantza duten ospitale eta osasun-sistema publikoekin eta ospitale-talde pribatuekin, eta, bestetik, laborategi farmazeutiko handietan, zeinak mundu errealeko datuetarako soluzio digitalen aldeko apustua egiten ari baitira (Real World Data).
Naru Intelligencek –bertako partaidetzapekoa da, 2018tik, Basque Fondo–, eratu zenetik, zenbait erakunderen aintzatespena eta laguntza jaso ditu, besteak beste: Gipuzkoako Foru Aldundia, Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta Donostia Sustapena. 2019an, Pfizer fundazioak Angels4Innovation programaren bidez mentorizatutako startup gisa hautatu zuten, eta zenbait sari jaso ditu, besteak beste: Enpresa Gazte Berritzailearen DonostiaINN saria edo Nazioartekotzearen Toribio Echevarria saria.